Mixotrofia

Mixotrofia hitza, mikrobiologian, bakterio eta protisto batzuek duten ezaugarri metaboliko bat izendatzeko erabiltzen da. Bakterio mixotrofoak bide autotrofoa ala heterotrofoa -biak- osatzeko gai dira. Materia organikoaren ezean, bide autotrofoa jarraituko dute glukosa lortzeko (argia eta CO2 erabiliz), eta materia organikoaren aurrean hau erabiliko dute energia eta karbonoa lortzeko. Horregatik, esan ohi da organismo mixotrofoak heterotrofo fakultatiboak direla.

Mixotrofoen multzo honetan ere sartzen dira materia organikoa karbono iturri moduan erabiltzeko gai diren bakterioak eta, aldi berean, materia inorganikoa erabiltzen dutenak energia iturri gisa (hots, materia inorganikoa oxidatuz energia lortzen dutenak). Bakterio hauek ez dute Calvin zikloa burutzen.

Bakterioen artean hainbat genero eta espezie mixotrofoak dira (hidrogenoaren bakterioak, esaterako, edo fotosintesi bakteriarra burutzen dutenetako batzuk). Protistoen artean Euglena aipa daiteke. Ur gezatan bizi diren alga mikroskopiko hauek fotosintesia burutu ahal dute argiaren aurrean. Argiaren ezean, aldiz, heterotrofo bihurtzen dira eta materia organikoz elikatzen dira, organismo kimiorganotrofoen antzera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.