Mixel Etxebest

Biografia

Jatorria Gotaine Berrueta etxean duen familia nekazari bateko kidea da; nekazaritza ikasketak egin zituen eta amaitu ostean ardien hazkuntzari ekin zion. Euskaltzale, gau-eskoletan irakaslea izan zen eta Seaskan inplikatu zen. Lasterka Maulen elkarteko kidea da.

Artzainak lantegi taldeko burua izateagatik ezagun egin zen;[2] arlo ekonomikoan Herrikoa elkarteko presidentea ere bada.[3] Tokiko politikan aspalditik sartu zen; 1999an zerrenda abertzalean eta beste birritan hautagai izan ostean (2002an bere zerrendako zinegotzi bakarra izan zen), 2008an Maule-Lextarreko auzapez kargua hartu zuen Agir ensemble pour Mauléon zerrenda independentearen izenean. Taldeak ez zuen etiketa politikorik eta sentsibilitate desberdinak bildu zituen, haien artean zerrendarik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearena; Etxebesten taldeak zinegotzi guztiak lortu zituen. Urte horretan Euskal Herriko herrialdeetako hiriburuetako alkateen artean euskaldun bakarra zen. 2011n Hautetsien Biltzarreko lehendakariordea bihurtu zen,[4] eta 2017an Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenean Elkargoko 15. lehendakariordea eta ekonomia eta lurralde garapeneko batzordeko burua izan zen hautatua.[5]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.