Mitsuko Aoyama
Mitsuko Thekla Maria, Coudenhove-Kalergiko kondesa (alemanez: Mitsuko Thekla Maria Gräfin von Coudenhove-Kalergi), jaiotzez Mitsuko Aoyama (japonieraz: 青山みつこ Aoyama Mitsuko) , (Ushigome, 1874ko uztailaren 7a – Mödling, 1941eko abuztuaren 27a) Heinrich von Coudenhove-Kalergi Austria-Hungariako Inperioko diplomazialariaren emaztea izan zen, Europara emigratu zuen lehen japoniarretako bat.
Mitsuko Aoyama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 青山 光子 |
Jaiotza | Tokio, 1874ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Japonia Austria |
Heriotza | Mödling, 1941eko abuztuaren 27a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Hietzing Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Kihachi Aoyama |
Ama | Tsuneko Iwata |
Ezkontidea(k) | Heinrich von Coudenhove-Kalergi (en) 1906ko maiatzaren 14a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Bizitza
Kihachi Aoyama merkatariaren hirugarren alaba zen. 17 urte zituela, Heinrich von Coudenhove (1903tik aurrera, Coudenhove-Kalergi) diplomaziolaria ezagutu zuen. 1892ko martxoaren 16an ezkondu ziren Tokion. Aitak Mitsuko jaraunspenik gabe utzi zuen eta etxera itzultzea debekatu zion[1]. Mitsuko katolizismora konbertitu zen eta Francois A. Ligneul apaizak bataiatu zuen Japonian.
1893ko irailaren 16an lehen semea izan zuen, Johannes[2].
1896an, atzerriko diplomazialarien beste emazteekin batera, Mitsuko Aoyamak Eishō enperatrizak emandako entzunaldi batean parte hartu zuen[2].
Orduan, bikotea Europara itzuli zen. Han, Mitsuko eta haren bi semeak, Johannes eta Richard, arduratu ziren Bohemiako Ronspergen familia-jabetzak kudeatzeaz. Mitsukok frantsesa, alemana, matematika, geografia eta historia ikasi zituen, Heinrichekiko etsaitasunari aurre egiteko, emazte atzerritarrarekin itzultzeari dagokionez. Beste bost seme-alaba izan zituzten. 1906ko maiatzaren 14an Heinrich hil zen, eta Mitsuko arduratu zen haurren jabetzez eta heziketaz, jurisprudentzia eta ekonomia ikasten ari zen bitartean[3].
Bere bigarren semeak Ida Roland aktorearekin ezkontzea erabaki zuenean, Mitsuko biziki haserretu zen eta ezkontzea debekatu egin zien, aktore lanbidea ez baitzen oso duintzat jotzen Japonian[3].
Ez zen inoiz Japoniara itzuli. 1941ean hilzen eta Hietzingeko hilerrian lurperatu zuten[4].
Japonian oso ezaguna da. Badago berari eskainitako hainbat film eta musikal bat[5].
Seme-alabak
- Johann Evangelist Virgilio, Coudenhove-Kalergiko kondea (1893-1965), Tokion jaiotakoa[6]
- Richard Nikolaus, Coudenhove-Kalergiko kondea (1894-1972), Tokion jaiotakoa[6]
- Gerolf Joseph Benedikt Maria Valentin Franz Coudenhove-Kalergi (1896-1978), Pragan jaiotakoa[7]
- Elisabeth Maria Anna Coudenhove-Kalergi (1898-1936), Austria-Hungarian jaiotakoa
- Olga Marietta Henriette Maria Coudenhove-Kalergi (1900-1976), Austria-Hungarian jaiotakoa
- Ida Friederike Görres (jaiotzez Elisabeth Friederike Coudenhove-Kalergi, 1901–1971), Ronspergen jaiotakoa
- Karl Heinrich Franz Maria Coudenhove-Kalergi (1903-1987), Austria-Hungarian jaiotakoa
Iruditegia
- Mitsuko Aoyama eta Heinrich von Coudenhoveren ezkontzako argazkia (1892)
- Mitsuko Aoyamaren hil-mezua (1941)
- Hilobia
Erreferentziak
- (Japonieraz) Tozawa, Hidenori. «ミツコ・クーデンホーフ・カレルギーの生涯 (1)" ミツコ・クーデンホーフ・カレルギー (青山光子)» Richard Coudenhove-Kalergi Forum (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
- (Japonieraz) Tozawa, Hidenori. «ミツコ・クーデンホーフ・カレルギーの生涯 (2)» Richard Coudenhove-Kalergi Forum (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
- (Japonieraz) Tozawa, Hidenori. «ミツコ・クーデンホーフ・カレルギーの生涯 (3)» Richard Coudenhove-Kalergi Forum (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
- (Alemanez) «Gräfin Mitsuko (Maria Thekla) Coudenhove - Kalergi» Stadtmuseum Mödling jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-12-27) (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
- (Alemanez) Coudenhove-Kalergi, Barbara. «Sojasauce auf dem Grab» Die Presse 2008-07-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
- (Alemanez) Bauer, Franz. «Familie Coudenhove» Paneuropa Union jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-03) (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
- (Japonieraz)(Ingelesez) «Home» MCK Michael Coudenhove-Kalergi Official Web Site jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-10-31) (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).