Mitsubishi Sari Nagusia
Mitsubishi Sari Nagusia (ofizialki GP Internacional MRCortez-Mitsubishi), Lisboa aldean egiten zen txirrindularitza lasterketa bat izan zen. 1998tik 2004ra (biak barne) egin zen. Cacem hiria irteera edo helmuga izan ohi zen. Normalean lau etapa zituen, hauetako bat erlojupekoa izanik. Hala ere, lehenengo ekitaldian hiru etapa izan ziren. Mitsubishi empresak dirulaguntza asko eman zuenez deitu zen horrela.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Txirrindularitza | ||
Mota | Txirrindularitza-lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Portugal | ||
Dokumentazioa |
Angel Edo birritan irabazi zuen txirrindulari bakarra izan zen. Hain zuzen ere, lehenengo eta azken ekitaldiak irabazi zituen. Gainera ekitaldi guztietan bi izan ezik podiumean egon zen.
Ez dira inoiz txirrindulari euskaldunik izan podiumean. Lehenengo ekitaldian, Iñaki Barrenetxea bizkaitarrak parte hartu zuen eta 20. sailkatu zen sailkapen nagusian.
Sailkapenak
Urtea | Garailea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
1998 | Ángel Edo | Santiago Botero | Paulo Jorge Ferreira |
1999 | Serguei Smetanine | Youri Sourkov | Delmino Pereira |
2000 | Bruno Castanheira | Youri Sourkov | José Enrique Gutiérrez |
2001 | Juan Antonio Flecha | Ángel Edo | René Andrle |
2002 | Dariusz Baranowski | Rui Sousa | Gonçalo Amorim |
2003 | Francisco Pérez Sánchez | Ángel Edo | Joan Horrach |
2004 | Ángel Edo | Pedro Lopes | Pedro Cardoso |