Mitropa Kopa

Mitropa Kopa Erdialdeko Europa jokatu zen futbol txapelketa izan zen, 1927an hasi eta 1992 arte iraun zuena. Europako Koparen aurrekaria kontsideratu izan da sarritan.

Mitropa Kopa
Antolatzailea Austria, Hungaria
Txekoslovakia, Italia eta
Jugoslaviako federazioak.
Garaia 1927-1992
Eremua Erdialdeko Europa
Garaipen gehien Hungaria Vasas Budapest (6)

Podiuma

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Vasas Budapest
6 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bologna
3 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Sparta Praga
3 Kopa

Historia

Challenge Cup (1897-1911)

1897an Austria-Hungariako Inperioko futbol txapelketa sortu zen. Talderik gehienak Viena, Budapest eta Pragakoak ziren eta Challenge Cup izenarekin 1911 arte jokatu zen. Vienako taldeak izan ziren arrakastatsuenak, 9 garaipen lortu zituzten. Ferencvárosi TC hungariarra izan zen vienarra ez zen talde garaile bakarra.

  • Garaipenak:
TaldeaGaraipenakUrteak
Austria Wiener AC31901, 1903, 1904
Austria First Vienna FC21899, 1900
Austria Vienna Cricket FC21898, 1902
Austria Wiener Sportclub21905, 1911
Hungaria Ferencvárosi TC11909

Lehenengo garaia: 1927-1939

Lehen Mundu Gerrak Austria-Hungariako Inperioa desegin eta hainbat herrialde berri sortu ziren. 1920. hamarkadan herrialde bakoitzak bere liga profesionala eratu zuen eta aintzinako inperioko herrialdeen arteko txapelketa antolatzea erabaki zen. Hasiera batean Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslaviako taldeek hartu zuten parte, baina 1929an Italiako taldeek jugoslaviarren tokia hartu zuten.

Txapelketa horretan trebatu ondoren, herrialde bakoitzeko selekzioen mailak gora egin zuen eta horrek txapelketa bera nabarmen indartu zuen. Italiak bi Munduko Futbol Txapelketa irabazi zituen (1934 eta 1938), Lehenengo finalean Txekoslovakia aritu zen eta bigarrenean, Hungaria.

Bigarren garaia: 1950-1982

Bigarren Mundu Gerrak 11 urteko etena eragin zuen. 1951n Zentropa Cup izenarekin hasi zen berriz. 1958an Donaupokal izena hartu zuen ("Danubioko Kopa") eta Jugoslaviako taldeak berriz sartu ziren txapelketan. Ordurako Europa osoko txapelketa bat antolatzeko asmoa agertu zen eta horrela sortu zen Europako Kopa. 1960an 6 herrialdetako futbol selekzioen arteko txapelketa jokatu zen eta Hungariak irabazi zuen. Hurrengo urtean berriz ere kluben arteko txapelketa izatera itzuli zen baina ordutik aurrera Mitropa Koparen garrantzia nabarmen jaitsi zen, Europako Koparen mesedetan.

Azken garaia: 1983-1992

1980. hamarkadaren hasieran txapelketa anekdotiko bihurtu zen eta 1983tik aurrera herrialdeko bakoitzeko bigarren mailetako txapeldunen artean jokatu zen. 1992an azken ekitaldia izan zen eta FK Borac Banja Lukak irabazi zuen: finalean mila ikusle ere ez zeuden.

Palmaresa

UrteaIrabazlea
1927Txekia AC Sparta Praga
1928Hungaria Ferencvárosi TC
1929Hungaria Újpest FC
1930Austria SK Rapid Wien
1931Austria First Vienna FC
1932Italia Bologna FC
1933Austria FK Austria Wien
1934Italia Bologna FC
1935Txekia AC Sparta Praga
1936Austria FK Austria Wien
1937Hungaria Ferencvárosi TC
1938Txekia SK Slavia Praga
1939Hungaria Újpest FC
1940-
1950
ez zen jokatu
1951Austria SK Rapid Wien
1952-
1954
ez zen jokatu
1955Hungaria Vörös Lobogó (MTK)
1956Hungaria Vasas Budapest
1957Hungaria Vasas Budapest
1958Jugoslavia Belgradeko Izar Gorria
1959Hungaria Budapest Honvéd FC
1960Hungaria Hungariako selekzioa*
1961Italia Bologna FC
1962Hungaria Vasas Budapest
1963Hungaria MTK Budapest
1964Txekia AC Sparta Praga
1965Hungaria Vasas Budapest
1966Italia ACF Fiorentina
1967Txekia FC Spartak Trnava
1968Jugoslavia Belgradeko Izar Gorria
1969Txekia FK Inter Bratislava
1970Hungaria Vasas Budapest
1971Jugoslavia NK Čelik Zenica
1972Jugoslavia NK Čelik Zenica
1973Hungaria FC Tatabánya
1974Hungaria FC Tatabánya
1975Austria FC Wacker Innsbruck
1976Austria FC Wacker Innsbruck
1977Jugoslavia FK Vojvodina
1978Jugoslavia FK Partizan
1979ez zen jokatu
1980Italia Udinese Calcio
1981Txekia Tatran Prešov
1982Italia AC Milan
1983Hungaria Vasas Budapest
1984Austria SC Eisenstadt
1985Jugoslavia NK Iskra Bugojno
1986Italia SC Pisa
1987Italia Ascoli Calcio
1988Italia SC Pisa
1989Txekia FC Baník Ostrava
1990Italia AS Bari
1991Italia FC Torino
1992Jugoslavia FK Borac Banja Luka

Garaipenak

Taldeka

TaldeaGaraipenakUrteak
Hungaria Vasas Budapest61956, 1957, 1962, 1965, 1970, 1983
Italia Bologna FC31932, 1934, 1961
Txekia AC Sparta Praga31927, 1935, 1964
Austria FK Austria Wien21933, 1936
Hungaria Ferencvárosi TC21928, 1937
Hungaria Újpest FC21929, 1939
Austria SK Rapid Wien21930, 1951
Hungaria MTK Budapest21955, 1963
Jugoslavia Belgradeko Izar Gorria21958, 1968
Jugoslavia NK Čelik Zenica21971, 1972
Hungaria FC Tatabánya21973, 1974
Austria FC Wacker Innsbruck21975, 1976
Italia SC Pisa21986, 1988
Txekia SK Slavia Praga11938
Hungaria Budapest Honvéd FC11959
Hungaria Hungariako selekzioa11960
Italia ACF Fiorentina11966
Txekia FC Spartak Trnava11967
Txekia FK Inter Bratislava11969
Jugoslavia FK Vojvodina11977
Jugoslavia FK Partizan11978
Italia Udinese Calcio11980
Italia AC Milan11982
Austria SC Eisenstadt11984
Jugoslavia NK Iskra Bugojno11985
Italia Ascoli Calcio11987
Txekia FC Baník Ostrava11989
Italia AS Bari11990
Italia FC Torino11991
Jugoslavia FK Borac Banja Luka11992

Herrialdeka

  • Garai hartako herrialdeak:
HerrialdeaGaraipenakTaldeak
 Hungaria15Vasas (6), Ferencvárosi (2), Újpest (2), MTK (2), Tatabánya (1), Honvéd (1), Hungariako selekzioa (1)
 Italia11Bologna (3), Pisa (2), Fiorentina (1), Udinese (1), Milan (1), Ascoli (1), Bari (1), Torino (1)
 Jugoslavia8Izar Gorria (2), Čelik (2), Vojvodina (1), Partizan (1), Iskra (1), Borac (1)
 Austria7Austria (2), Rapid (2), Wacker (2), Eisenstadt (1)
Txekia Txekoslovakia7Sparta Praga (3), Slavia (1), Spartak Trnava (1), Inter (1), Baník (1)
  • Gaur egungo herrialdeak:
HerrialdeaGaraipenakTaldeak
 Hungaria15Vasas (6), Ferencvárosi (2), Újpest (2), MTK (2), Tatabánya (1), Honvéd (1), Hungariako selekzioa (1)
 Italia11Bologna (3), Pisa (2), Fiorentina (1), Udinese (1), Milan (1), Ascoli (1), Bari (1), Torino (1)
 Austria7Austria (2), Rapid (2), Wacker (2), Eisenstadt (1)
 Txekia5Sparta (3), Slavia (1), Baník (1)
 Serbia4Izar Gorria (2), Vojvodina (1), Partizan (1)
 Bosnia-Herzegovina4Čelik (2), Iskra (1), Borac (1)
 Eslovakia2Spartak (1), Inter (1)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.