Mitridates II.a Partiakoa

Mitridates II.a Partiakoa, Partiar Inperioko erregea izan zen K.a. 124 eta K.a. 87 bitartean. Bere aita Artaban I.aren oinordekoa izan zen, tokarioen aurkako gerran hil zena. Bere armadak, Armenia eta Mesopotamiaren zati bat konkistatu zuen. Silarekin adostasuna lortu zuen eta harreman diplomatikoak ezarri zituen Erromatar Inperioarekin K.a. 92an.

Mitridates II.a Partiakoa

Bizitza
JaiotzaNisa (Turkmenistan), ezezaguna
HeriotzaKtesifon, K.a. 88 ( urte)
Familia
AitaArtaban I.a
Seme-alabak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Mitridates II.ak, sakatarren erasoei aurre egin behar izan zien.

Laster berrantolatu zuen bere armada, eta sakatarrak garaitu eta hauen erregea (Sahanu Sahi edo erregeen erregea deitua), partiarren esklabu izatera behartu zuen.

K.a. 123an, Meseneko partiar satrapa zen Himeros, matxinatu egin zen, eta independentzia lortu nahi izan zuen, eta Adiabene eta Gordianako satrapa seleuzidarrek beste horrenbeste egin zuten K.a. 122an. Mitridatesek, Himeros eta Karazeneko errege zen Hyspaosines menderatu zituen. Lehenengoari buruz, ez da ezer gehiagorik jakin, baina, bigarrena, Partian geratu zen, esklabo gisa.

K.a. 119an, Mitridatesek, sakatarrez garbi utzi zuen Partia, eta Sakastan (Sistan) lurraldera mugatu zituen, esklabu teoriko bezala, Azes I.a erregea, urte batzuk beranduago, zaintza honetaz askatu zen arren.

K.a. 95 baino lehenago, Armeniako Artavasdes I.a erregea garaitu zuen, eta lurralde batzuk konkistatu zituen, eta Tigranes oinordeko printzea (beranduago Tigranes II.a Handia Armeniakoa, partiarren erregearen bahitu bezala geratu zen. K.a. 95ean, Artavasdes hil zen, eta Tigranesek, askatua izateko, 70 haran eta eskualde utzi behar izan zituen.

K.a. 90ean Gotartzes I.a, arsazidar dinastiako kide bat, matxinatu, errege aldarrikatu zen eta inperioaren zati bat gobernatu zuen. Gerra zibilak bost urte inguru iraun zuen. Hau, Tigranes II.a Armeniakoak probestu zuen, K.a. 88an, Gordiana, Adiabene eta Atropateneko erregeak menderatu zituena eta K.a. 95ean utzi behar izan zituen lurraldeak berreskuratu zituen.

K.a. 87an, Mitridates II.a, armeniarren aurka Araxes ibaiaren ertzean borrokan ari zela hil zen, eta ez zuen seme-alabarik izan. Muaskires, bere 90 urteko osaba (Mitridates I.a Partiakoa eta Artaban I.aren anaia), errege aldarrikatu zen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.