Mitra zuri

Mitra zuria (Helvella crispa) ascomycota dibisioko onddo zuria da, garatzen duen fruitu gorputzak nahiko kolore eta forma berezia daukala.[1] Agian jateko Helvella-rik gozoenetakoa izango da, hala ere, ez du merezi jasotzea, jan ahal izateko elaborazio konplexua behar duelako eta perretxiko hauek kontsumitzeak dakartzan arriskuengatik. Ez da gomendatzen kontsumitzea.

Mitra zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella crispa
Fr., 1822
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mitra-zuria.

Sinonimoa: Phallus crispus Scopoli.

Deskribapena.

Kapela: Bonete itxurakoa, 2 eta 5 cm. arteko garaiera, ia zuria, okre-zurixka edo okre-karamelu kolorekoa, oinaren gainean tolestutako plaka gingildun batzuek osatzen duten muntatzeko aulki formakoa.

Himenioa: Kapelaren kanpoko aldea estaltzen du, leuna eta zurbila da.

Hanka: 5 eta 10 cm. bitarteko altuera, zuria, lodia, hutsa, zaila eta ildo sakonak ditu.

Haragia: Mehea, elastikoa eta zaila; usain eta zapore gutxikoa.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro ar, belar usaintsua.

Crispus epitetoa ere latinetik dator, “crispus”-etik kizkurtua esan nahi du. Kapelaren formagatik.

Jangarritasuna

Erdipurdiko jangarria, ondo egosi ondoren, hemolisinak baititu.[3]

Nahasketa arriskua

Kapela zurixka edo okrea duten beste Helvella batzuekin, Helvella fusca bezalakoekin, hau ez da hain sendoa eta okre-marroi kolorekoa da.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberrian eta udazkenean, baso-bideen ezpondetan eta bide ertzetan.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asia, Zeelanda Berria.

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 727 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 534 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 667 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 328 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.