Mitra marroi
Mitra marroia (Gyromitra infula) Gyromitra generoko onddo espezie bat da.[1] Gordinik espezie toxikoa da, naiz eta autore batzuek lehortu ondoren jangarritzat jo. Ez da gomendatzen kontsumitzea.
Mitra marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Discinaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gyromitra | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gyromitra infula Quél., 1886 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: Mitra itxurakoa, oso irregularra, 5 cm-tik 12 cm-rako altuerakoa, arre-gorrixka edo arre-marroia, ilunagoa edo argiagoa hezetasunaren arabera, karpoforoa barnehutsa da, gainazala ez da likatsua, ia belusatua eguraldi lehorrean eta barrua zurbilagoa du.
Hanka: Leuna, ez ildaskatua, oro har, barnehutsa da eta luzetarako tolestura du, kapelaren kolorea baino gorrixkagoa du, batzuetan, pruina zurixka batez estalia, horrek itxura argiagoa ematen dio.
Haragia: Oso hauskorra. Barruko aldea kanpokoa baino askoz argiagoa da, gamuza kolorekoa eta oso zimurra.[2]
Etimologia: Gyromitra terminoa grekotik dator, biribila esan nahi duen "gyros" hitzetik eta diadema esan nahi duen "mitra" hitzetik. Infula epitetoa berriz latinetik dator, eta apezpikuen mitra esan nahi du.
Jangarritasuna
Autore batzuek jangarritzat jotzen badute ere, ez ditu merezi sukaldaritzaren ohoreak. Kontsumitzea pentsatzen bada lehortuta baino ez da jan behar.[3]
Nahasketa arriskua
Gyromitra esculenta delakoarekin, nahiz eta udaberrikoa izan eta karpoforoak garun itxura gehiago duen.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean agertzen da, koniferoen baso fresko eta hezeetan, hala ere, hostoerorkorren basoetan ere aurki daitezke.[5]
Banaketa eremua
Ipar hemisferioan.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 333 or. ISBN 84-7173-211-4..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 726 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 534 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 623 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..