Mito (Ibaraki)
Mito (japonieraz: 水戸市 Mito-shi) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean dagoena eta Ibaraki prefeturako hiriburua. 2010eko erroldaren arabera 265.993 biztanle ditu.
Mito 水戸市 水戸市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiri nabarmena | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Ibaraki | ||
Alkatea | Yasushi Takahashi (en) ![]() | ||
Jatorrizko izena | 水戸市 | ||
Posta kodea | 310-8610 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36°21′57″N 140°28′17″E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 311,64 km² | ||
Mugakideak | Hitachinaka (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 270.445 (2021eko martxoaren 1a) 270.823 (2015) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2015) | ||
Dentsitatea | 1.244,46 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 29 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Anaheim, Takamatsu, Chongqing, Hikone eta Tsuruga | ||
http://www.city.mito.lg.jp/ www.city.mito.lg.jp |
Geografia
Ibaraki prefeturaren erdialdean dago, Ozeano Bareko kostaldetik oso gertu.
Historia
IV mendean Yamato jendeak populatu zuen lurraldea eta Heian Aroan (IX-XII mendeak) Baba Sukemoto gerre gizonak Mitoko gaztelua eraiki zuen. Toki estrategikoan egonik hainbat borroka izan ziren gaztelua eskuratzeko eta sarritan aldatu zuen jabez. 1603ko Sekigaharako borrokaren ondoren Tokugawa Yorifusak eskuratu zuen eta gonsanke bihurtu zuen, Edotik kanpora zeuden hiru gaztelu gotortuetako bat bihurtuz. Mito Kaidō errepidea ezarri zen Edotik Mitora eta Tokugawatarrek agindu zuten bertan harik eta 1868an Meiji berrezarkuntzak Tokugawa shogunerria suntsitu zuen arte.
Gaur egungo Mito hiria 1889ko apirilaren 1ean sortu zen eta Ibaraki prefeturako hiriburu izendatu zen. 1910rako trena, telefonoa eta argi-indarra bazituen jada.
Bigarren Mundu Gerran hiriaren hiru-laurdenak suntsituak izan ziren eta populazioa 70.000 biztanletara jeisti zen. Ordutik gora eta gora egin du.
Ekonomia
Mito batez ere hiri administratiboa eta merkataritzan oinarriturikoa bihurtu da eta prefeturako industria gehiena Tsukuban kontzentratu da.
Ondasun nabarmenak
- Kairaku-en lorategiak
- Tokiwa santutegia
- Tokugawa arte museoa
- Art Tower Mito
- Senba aintzira
Hiritar ezagunak
- Yokoyama Taikan (1868-1958), margolaria.
Hiri senidetuak
Iruditegia
- Mito.
- Senba aintzira.
- Kairaku-en lorategiak.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Mitoko webgune ofiziala.