Mitch McConnell
Addison Mitchell "Mitch" McConnell (Sheffield, Alabama, Estatu Batuak, 1942ko otsailaren 20a - ) AEBtako politikaria da.
Biografia
Sheffielden (Alabama) jaiotakoa, Bigarren Mundu Gerrako beterano baten semea da McConnell. 8 urterekin Georgiara bizitzera joan zen, eta handik urte batzuetara, Louisvillera (Kentucky). Bertan egin zituen bigarren mailako eta unibertsitate mailako ikasketak[1].
Politika Zientziak eta Zuzenbidea ikasi zituen, eta AEBtako Armadan erreserban egon zen urte luzez[1].
2014ko azaroaren 5ean, AEBko Senatua errepublikanoen esku geratu zen, agintaldi erdiko hauteskundeetan, eta McConnell, buru. Herrialdeko gizon boteretsuenetako bat bihurtu zen, horrenbestez, politikari beteranoa[1].
Erreferentziak
- EiTB. (2014-11-05). Mitch McConnell, Senatuaren 'jabe' berria. .
![]() ![]() |
Artikulu hau Alabamako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.