Mistaken Point Erreserba Ekologikoa
Mistaken Point Erreserba Ekologikoa Kanada mendebaldean kokaturik dagoen fosil aztarnategia da. Ediacararra garaiko fosilak aurkitzen dira, ezagutzen diren bizidun zelulanitz zaharrenak alegia. Duela 565 milioi urte inguruko[1] errauts-geruzak hartzen ditu, itsaso hondoan kokaturik zeudenak.
Mistaken Point Erreserba Ekologikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | viii |
Erreferentzia | 1497 |
Kokalekua | Kanada |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Koordenatuak | 46°37′55″N 53°11′25″W |
Izen ematea | 2016 (XL. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Geografia
Ternuaren hego-ekialdeko Avalon penintsulan kokaturiko eremu txikia hartzen du. Sarritan behelainoak hartzen du eremua eta marinelek Race lurmuturrarekin nahastu izan dute, hortik "Mistaken Point" izena[2].
Historia
1967an aurkitu zen aurreneko fosila, Fractofusus misrai (irudian), Shiva Balak Misra izeneko geologia ikasle indiarrak aurkitu zuen[3][2]. 1980. hamarkadaren erdialdean toki garrantzitsua bihurtu zen paleontologoentzako, bertan aurkitzen baitziren Ipar Amerikako metazoo zaharrenen fosilak, eta munduko sakonera handitako animalien fosil zaharrenak ere[1]. Garai honetako fosilei Avaloneko leherketa ere deitu zitzaien Kanbriarreko leherketarekin parekatuz, baina gaur egun Ediacararra izendapena nagusitu da.
1984an bost kilometrotako kosta lerroa babestea erabaki zuen probintziako gobernuak, 1987an erreserba ekologikoa izendatu zuten[2] eta 2009an babes eremua handitu egin zuten, fosil berriak aurkitu zirenean. 2016ko uztailaren 17an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Mistaken Point[2].
Fosilak
Ediacararra garaiko fosil zaharrenak eta Lurreko animalia konplexuen alde zaharrenak aurkitu dira bertan. Mistaken Point formazioa izenarekin ezagutzen da.
Fosilik aipagarrienak:
- Fractofusus
- Thectardis
- Charnia
- Charniodiscus
- Bradgatia
Erreferentziak
- (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Mistaken Point» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- MacEachern, Daniel. (2016-07-17). «Newfoundland's Mistaken Point named UNESCO World Heritage site» CBC News (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
- (Ingelesez) Rare honour for Indian geologist. 2007-09-18 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) www.newfoundlandlabrador.com
- (Ingelesez) UNESCOren webguneko informazioa