Missy Elliott

Melissa Arnette Elliott (Portsmouth, Virginia, Estatu Batuak, 1971ko uztailaren 1a) Missy Elliott izenarekin ezaguna, estatubatuar rapero, abeslari, produktore eta konpositorea da. Bere ibilbidea Sista emakumezko R&B taldean parte hartu zuenean hasi zen, 1990eko hamarkadaren hasieran. Geroago, bere haurtzaroko lagun eta ekoizle Timbalandekin lan egin zuen; harekin Aaliyah bezalako artistentzako proiektuetan lan egin zuen; 702, Total eta SWV. Hainbat agerraldiren egin ondoren, 1997an bakarkako ibilbidea hastea erabaki zuen Supa Dupa Fly bere debut-lana kaleratzean. Arrakasta handia izan zuten singleak sartu zituen bertan, hala nola "The Rain (Supa Dupa Fly)" eta "Sock It 2 Me". Albuma Billboard 200-en 3. zenbakian estreinatu zen; AEB-ko emakumezko rapera batek lortutako bigarren debut altuena ("Pink Friday"-k bakarrik gainditua)

Missy Elliott

(2015)
Bizitza
JaiotzaPortsmouth, 1971ko uztailaren 1a (52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaWoodrow Wilson High School (en) Itzuli
Woodrow Wilson High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, egile abeslaria, musikagilea, dantzaria, raperoa, abeslaria, telebista-aktorea, disko-ekoizlea, zinema aktorea, estudioko musikaria, musikaria eta kanta-idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoahip hop musika
R&B garaikidea
pop musika
dantza
rapa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAtlantic Records
Elektra Records
East West Records (en) Itzuli
The Goldmind Inc. (en) Itzuli

missy-elliott.com
IMDB: nm1055396 Allocine: 96859 Rottentomatoes: celebrity/missy_elliot Allmovie: p287397 TV.com: people/missy-elliott
Facebook: missyelliott Twitter: MissyElliott Instagram: missymisdemeanorelliott MySpace: missyelliott Youtube: UC_u0CLjE2CglTTAS_WX-zCg TikTok: missyelliott Souncloud: missyelliott Spotify: 2wIVse2owClT7go1WT98tk iTunes: 162802 Last fm: Missy+Elliott Musicbrainz: a0b8cb9e-7532-45fe-a74c-30e7c4009a39 Songkick: 306728 Discogs: 26918 Allmusic: mn0000502371 Deezer: 91 Edit the value on Wikidata

Elliott-ek nazioarteko merkatuan arrakasta handia izan zuen "Work It", "Get Ur Freak On", "One Minute Man", "4 My People" eta "Gossip Folks" bezalako kantuekin. 2002an Grammy bat irabazi zuen eta handik gutxira beste bost Grammy sari gehitu zituen. 30 milioi grabazio inguru ere saldu zituen, Estatu Batuetan bakarrik. Elliott Estatu Batuetan platinoa gainditzea lortu zuten sei raperatako bat da (besteak Lil 'Kim, Foxy Brown, Remy Ma, Da Brat ,Cardi B, Nicki Minaj eta Iggy Azalea dira - batzuk azken urteetan barnetarukoak). Estatu Batuetan sei album platino dituen emakumezko raper bakarra da, "Under Construction" bere platinozko album bikoitza barne.

Bere legatua

Komertzialki, Missy Elliott-ek hip hop-eko emakumezko albumen salmentak zuzendu zituen; 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000ko hamarkadaren hasieran 7,6 milioi kopia baino gehiago saldu zituen Estatu Batuetan. Herrialdeko album gehien saldu zituen raperra izan zen, atzetik Lauryn Hill (zazpi milioi), Lil 'Kim (lau milioi), eta Eve (lau milioi) zituela Nicki Minaj –ek garaitu arte (20 milioi baino gehiago).

Mundu osoan, Elliottek 30 milioi album baino gehiago saldu ditu. Elliottek bere musika-bideoetan lantzen zituen kontzeptu esperimentalak garai hartako hip-hop bideoak gai gisa zuten paisaiak eta gaiak aldatu arazi zituen. Bere abesti katalogoak feminismoa, gorputz eta sexu positibotasuna eta genero berdintasuna defendatzen eta sustatzen dituen gaiak barneratzen ditu bere karrera hasieratik. Hip-hop eta R&B munduko lehenengo artistetariko bat izan zen halako arloak jorratzen. The Observeren Ted Kesslerrek adierazi duenez, bere estudioko albumekin, "iraultza egin du R&B eta hip-hop soinuan". Destiny's Child, Eve eta Macy Gray –k hainbatetan baieztatu dute Missik amerikar musikaren industrian bidea zabaldu izan duela berezko estiloa sortuz.

2019ko ekainaren 13an, Elliott Kantautoreen Ospearen Aretora (Songwriters Hall of Fame) sartu zen; lehenengo emakumezko raperoa izan zen hau lortzen. Urte berean, Elliott-ek Berklee College of Music-eko Musikako doktore ohorea eta Michael Jackson Vanguard MTV sariak jaso zituen. Saria jaso zuen lehen emakumezkoa izan zen oraingo honetan ere, baita Nazio Batuen Emakumeentzako Sustatzaileen Eguna (Women's Entrepreneurship Day) Musika Saria; musikan egindako lorpenengatik eta liderra izateagatik. Sari hau Kongresuko Erregistroan jarri zen.

Beste ekintza batzuk

Film autobiografikoa

2005ean Elliott-en bizitzaren inguruko film biografikoa egiteko asmoa zegoen. Robert De Niro-k eta Jane Rosenthal-ek koproduktua izatekoa zen, eta Diane Houston -ek idatzia. 2007ko ekainaren erdialdean, Elliott-ek esan zuen Houston-ekin gidoia lantzen ari zela oraindik, "gauza egokiak topatu ahal izateko, ez dut nahi gertaerak diluita daitezan. Gordina izan nahi dut eta nire bizitza zen izan den bezala kontatu." Hasieran, Timbaland filmetik kanpo geratukko zela zirudien. Missyk galdetu zionean, uko egin zion, bere pertsonaia dramatizatzen zuela sentituz; "Filma bere bizitzari buruzkoa da, bere istorioari buruzkoa, bere istorioa ni filmean jartzea baino sakonagoa da".

Filantropia

2002an, Elliott-ek PETA -ren izenean gutun bat idatzi zuen Portsmouth, Virginiako alkateari, aterpeko animalia guztiak adoptatuak izan aurretik antzutuak izan daitezen eskatuz. 2004an MAC Cosmetics -ekin elkartu zen "Viva Glam" kanpaina sustatzeko. Iragarki kanpainaz gain, Elliott-ek MAC Viva Glam V ezpainetako margoa bultzatu zuen, eta salmenten %100a MAC HIES –aren fundaziora donatu zituen. 2007an, Elliott ABC katearen Extreme Makeover saioan agertu zen eta gorputza aldatu eta pisua galtzeko programa baterako lau beka eman zizkien lau nerabeei. 2017ko abuztuan, Nathan Coflin izeneko 27 urteko Virginiako gizon batek Change.org -en eskaera bat hasi zuen Portsmouth-en Ellioten estatua bat jartzearen alde; bere jaioterria hobetzeko egindako ahaleginegatik. 30.000 sinadura baino gehiago lortu zituen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.