Miss Sahhara
Miss Sahhara, normalean Miss saHHara bezala idatzia, nigeriar emakumezko modelo, abeslari eta giza eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa da.[1] Nahiz eta Erresuma Batuan bizi, bere sorterria edertasun-lehiaketetan ordezkatzen du LGBTQI+ komunitateak Afrikan bizi duen egoera larriaz ohartarazteko.
Miss Sahhara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nigeria, ? |
Herrialdea | Nigeria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, abeslaria eta LGBT ekintzailea |
Musika instrumentua | ahotsa |
misssahhara.com | |
Bizitza
Clifford Oche jaiotza-izenez, Nigeriako Benue estatuan sortu zen. Bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko gorputzarekin jaio arren, bere burua emakumetzat izan du beti.[1]
2004an Nigeriatik alde egin zuen eta Erresuma Batura bizitzera joan zen, bere herrialdean emakume transgeneroa izateagatik jasaten zuen jazarpenetik eta indarkeriatik ihesi. Gaur egun Londresen bizi da.[1]
2011n Thailandiako Pattaya hirian emakume transgeneroentzat egin zen Miss International Queen edertasun-lehiaketan Nigeria ordezkatu zuen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Ogbeche, Danielle. (2016ko abuztuaren 27a). «I didn’t suddenly decide to be a woman, my brain has always been female – Transgender, Miss Sahhara» Daily Post (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 14a).