Misiones probintzia
Misiones Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago. 29.801 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 1.280.960 biztanle zituen.[1] Hiriburua Posadas da.
Misiones | |||
---|---|---|---|
Argentina | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Argentina | ||
ISO 3166-2 | AR-N | ||
Hiriburua | Posadas | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 26°55′S 54°31′W | ||
Azalera | 29.801 km² | ||
Mugakideak | Itapúako departamendua, Paraná, Corrientes probintzia, Paraná Garaiko departamendua, Santa Catarina eta Rio Grande do Sul | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.189.446 (2015) 87.853 (2010) | ||
Dentsitatea | 39,91 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−03:00 eta America/Argentina/Cordoba (en) | ||
misiones.gov.ar |
Mugak
Mugakideak hauek ditu: iparraldean, ekialdean eta hegoaldean Brasil, mendebaldean Paraguai eta hego-mendebaldean Corrientes probintzia.
Historia
- Europar kolonizazioa baino lehen guaraniak bizi ziren bertan.
- 1527an Sebastiano Caboto iritsi zen eskualdera.
- 1541ean Nuñez Cabeza de Vaca Iguazura iritsi zen.
- 1609an Jesusen Lagundiak lehenengo misioak fundatu zituen (1632an San Ignacio Mini-koa)
- 1767an Portugal eta Espainiak jesuitak eskualdetik egotzi zituzten .
- 1838an Paraguaik inbaditu zuen eskualdea.
- 1876an Argentinak bereganatu zuen lurraldea.
- 1984an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen San Ignacio Mini, Nuestra Señora de Santa Ana, Nuestra Señora de Loreto eta Santa María la Mayor misioak.
Hiri nagusiak
- Posadas (253.000 biztanle inguru 2001ean).
- Obera (55.000 biztanle).
- Eldorado (54.000 biztanle).
- San Vicente (Misiones) (38.000 biztanle).
- Puerto Iguazú (32.000 biztanle).
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2023-6-21).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala, misiones.gov.ar
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.