Misioaren Kongregazioa
Misioaren Kongregazioa (latinez: Congregatio Missionis) bizitza apostolikoko elkarte katolikoa da, Bizente Paulek 1625ean Parisen sortu zuena. Kideei lazarista, pauldar edo aita pauldar esan ohi zaie.[1] Erlijiozko hiru botoak egiten dituzte eta elkarrekin bizi dira. Batzar nagusiak eta Parisen bizi den apaizburuak dute aginpide gorena.
Misioaren Kongregazioa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | C.M. | |
Mota | bizitza apostolikoko elkartea eta erakundea | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi |
| |
Historia | ||
Sorrera | 1625 | |
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
Historia
Bizente Paulek 1625ean sortu zuen Misioaren Kongregazioa, Parisen. 1632an, elkarte horretako lehenbiziko kideak San Lazaro priore-barrutira aldatu ziren, eta hortik datorkie lazarista izena. Lazaristek ebanjelioa predikatzen zieten behartsuei, apaizgaitegi batzuen ardura zuten, gogo jardunak antolatzen zituzten, misiolari joaten ziren kristau ez ziren lurraldeetara, eta karitatezko egintzak egiten zituzten. 1642tik aurrera, lazaristak mundu osoan zehar zabaldu ziren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Anaitasuna. (1966). «Anaitasuna: ABENDUA (12) 1966 XIV Urtea Zenb. 142» Anautasuna (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).