Mirza Ghalib
Ghalib (urduz: غاؔلب; hindiz: ग़ालिब) Mirza Asadullah Beg Khan jaiotzez (Urdu: مرزا اسد اللہ بیگ خان; hindiz: मिर्ज़ा असदुल्लाह् बेग़ ख़ान), 1797ko abenduaren 27–1869ko otsailaren 15), Mogol Inperioaren amaierako urdu hizkuntzaz eta persierazko poeta handia izan zen. Haren izengoitia, Ghalib (Urdu: غالب, ġhālib "menperatzaile" esan nahi du) eta Asad (Urdu: اسد, Asad "lehoi" esan nahi du). Haren ohorezko izena Dabir-ul-Mulk, Najm-ud-Daula zen.
Mirza Ghalib | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mirza Asadullah Baig Khan |
Jaiotza | Kala Mahal (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Ghalib ki Haveli (en) ![]() Kala Kasim Khan (en) ![]() Old Delhi (en) ![]() |
Heriotza | Kala Kasim Khan (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Mirza Abdullah Baig |
Ama | Azatu-n-Nisa Begum |
Ezkontidea(k) | Imrau Begum (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera urdua arabiera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, prosalaria eta historialaria |
Influentziak | Mir Taqi Mir (en) ![]() ![]() |
Izengoitia(k) | مرزا غالب |
Genero artistikoa | ghazal (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hamabitarra |
![]() ![]() ![]() |

Testuingurua
Ghalib Bahadur shah Zafar (1775-1862) Indiako azken enperadore mogolen zerbitzuan egon zen. Ghalibek 1857ko Zipaioen matxinada bizi izan zuen. Horren ondorioz mogol herria britaniarrek baztertuta eta, azkenik, garaituta izan zen. Idazleak gertaera hauek bere lanetan jaso zituen. Bere obran ghazal izeneko lanek garrantzi handia izan zuten; lan horiek interpretatzaile askoren eskutik zabaldu ziren. Mogolen garaiko poeta nagusia eta oso herrikoia da. XXI. mendearen hasieran Ghalib oso ezaguna da India zein Pakistanen baina baita ere herrialde horien diasporan mundu osoan.[1]
Biografia
Ghalib 11 urterekin hasi zen poesia idazten. Bere ama hizkuntza urduera zen, bere etxean ere persiera eta turkiera hitz egiten zen arren. Txikitatik, persieraz eta arabieraz hezia izan zen. Ghalib bere nerabezaroa hasten ari zenean, irandar bidaiari musulman bihurtu berri bat (Abdus Samad, jatorrian Hormuzd izenarekin, Zoroastra bat) Astrara iritsi zen. Abdusek Ghaliben etxean hartu zuen ostatu bi urtez, eta persiera, arabiera, filosofia eta logika irakatsi zizkion.[2]
Obra
- Gutunak: bere lan ezagunenak dira. Gutunzalea zen eta bizitza osoan asko idatzi zituen. Gaur egungo herri-urdueraren oinarria izan zen eskutzitz horien estiloa. Egile hau aurretik gutunak oso ornituta egoten ziren. Ghalibek, aldiz, estilo hori aldatu zuen; hitzen eta otoitzen bitartez irakurlearekin hitz egingo balu bezala jokatzen zuen. Gutun horiek ez ziren oso formalak izaten eta bere umore ona adierazten zuten. Espezialista batzuen iritziz gutun horiek nahikoa izango litateke Ghalib urdu literaturan postu garrantzitsua izateko.[3]
- Ghazale izeneko konposizioak.
- Persieraz idatzitako poemak.
Erreferentziak
- https://artsandculture.google.com/entity/mirza-ghalib/m08nxx_?hl=es
- https://web.archive.org/web/20121103215537/http://www.megajoin.com/video/p01eCmEYmYI/mirza-ghalib-kahoon-jo-haal-ch-atma
- https://web.archive.org/web/20110730101659/http://www.hinduonnet.com/thehindu/br/2003/05/06/stories/2003050600090300.htm
Bibliografia
- Urdu letters of Mirza Asaduʼllāh Khan Galib, Daud Rahbarren itzulpena. SUNY Press, 1987. ISBN 0-88706-412-4.