Mirutegi
Mirutegi Arabako ipar-ekialdean dagoen mendia da, Nafarroako mugatik gertu, Entziako mendilerroan kokatutakoa eta bertako bigarren tontorrik altuena dena, ondoan daukan Ballo mendiaren ondoren. Gailurreko talaiak Arabako Lautadaren ekialdeko ikuspegi onak eskaintzen ditu.
Mirutegi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.166 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′35″N 2°20′39″W |
Mendikatea | Entziako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Gailurrak 1.166 metro ditu. Goian, 10 metroko altuera duen altzairuzko gurutze handi bat dago, 1965ean ezarri zutena.
Abiapuntuak
- Donemiliagako Durrumatik: Ordu bat eta 30 min.
- Opakuako mendatetik: Ordu bat eta 45 min.
- Andoindik: Ordu bi.
Argazki galeria
- Mirutegi mendia (erdian, garaiena) Durrumatik.
- Mirutegiren gailurretik Ballo mendiranzko ikuspegia.
Ikus, gainera
- Arabako mendiak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.