Mirubixkar
Mirubixkar Elgeako mendilerroan dagoen mendi bat da, 1.048 metroko garaiera duena. Mendilerro honen erdi ekialdean dago, Usabakotxena lepotik gertu.
Mirubixkar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.048 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°57′30″N 2°27′24″W |
Mendikatea | Elgeako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Irispideak
Larreatik, Usabakotxena lepora iritsi behar da lehenik. Herrixka honen eliza ondoan dagoen bide batetik abiatu behar da. Bide hau, bere lehen metroetan, asfaltatua dago. Ondoren, Larrakola txabolara heldu behar da, eta, hortik, berehala, Usabakotxena lepora heltzen da. Hemendik, eskuinetara hartu behar da. Lehen tontorra, Mirubixkar bera da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.