Miroslav Hroch

Miroslav Hroch (Praga, 1932ko ekainaren 14a) historialari txekiarra da. Ekialde eta Erdialdeko Europan nazio eraikuntzan espezializatu zen eta nazionalismoari eta garapen nazionalari buruzko lan ugari idatzi ditu. Pragako Unibertsitate Karolinoan egin izan du lan.

Miroslav Hroch
Bizitza
JaiotzaPraga, 1932ko ekainaren 14a (91 urte)
Herrialdea Txekia
 Txekoslovakia
Familia
Ezkontidea(k)Věra Hrochová
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Arts, Charles University in Prague (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Pragako Unibertsitate Karolina
Jasotako sariak
KidetzaFinnish Academy of Science and Letters (en) Itzuli

Pentsamendu politikoa

Ikertzale txekiar honen arabera, ideologia nazionalista baten garapenean hiru epe leudeke, Hrochek A-B-C terminologiarekin definituak.[1] A fasean, esnatze kulturala, non intelektual abertzaleek beren herriko hiostoria, kultura eta ohituren azterketan eta erreibindikazioan jarriko luketen indarra. Hurrengo fase batean, B delakoan, nazionalismo kulturala politiko bihurtzen da, eta intelektualez gain beste talde sozial batzuk ere biltzen dira korrontera. Hirugarren epe edo C estadioan, mugimendu nazionalista masa-fenomeno bihurtuko lutzateke.[2]

Hroch lan konparatiboak ere egin ditu, mugimenduak aztertuz Norvegia, Bohemia, Finlandia, Estonia, Lituania, Flandria eta Danimarkan, eta ondorioztatu zuen ez dagoela talde sozial jakin bat funtsezkoa denik mugimendu nazionalista baten indartzerako, baizik eta parte-hartze zabal bat beharrezkoa dela. Hala ere, faseetan desberdintasunak badaude, eta bere iritziz B fasean nekazariak ez dira hain inportanteak, baina bai gero C fasera igarotzekotan.[3]

Euskal Herrian Ludger Meesek aplikatu du Hochen eskema euskal nazionalismoaren bilakaera historikoa atzertzeko, eta Hoch A-B-C faseen garai paraleloak aurkitu eta aztertu ditu, baina eskemari egokitzen ez zaizkion kontuak azpimarratu ere.[1]

Liburu aukeratuak

  • Social Preconditions of National Revival in Europe. A Comparative Analysis of the Social Composition of Patriotic Groups Among the Smaller European Nations, übersetzt von Ben Fowkes. Cambridge University Press 1985 (Google Books)
  • Das Europa der Nationen. Die moderne Nationsbildung im europäischen Vergleich, übersetzt von Eliška und Ralph Melville, herausgegeben von Philipp Ther und Holm Sundhaussen. Vandenhoeck und Ruprecht, Göttingen 2005, ISBN 978-3-525-36801-5.

Erreferentziak

  1. Mees, Ludger. (1991). «Europako herri txikien esnatzea - Jakin.eus» Jakin 66 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  2. (Ingelesez) Bakke, Elisabeth; Breuilly, John; Hutchinson, John; Kolář, Pavel; Kriel, Mariana; Leerssen, Joep; Malečková, Jitka; Malešević, Siniša et al.. (2022-07). «Symposium for Miroslav Hroch» Nations and Nationalism 28 (3): 737–759.  doi:10.1111/nana.12851. ISSN 1354-5078. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  3. (Ingelesez) Maxwell, Alexander. (2010-11). «Typologies and phases in nationalism studies: Hroch's A-B-C schema as a basis for comparative terminology» Nationalities Papers 38 (6): 865–880.  doi:10.1080/00905992.2010.515970. ISSN 0090-5992. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.