Miriam Garcia Pascual
Miriam Garcia Pascual (Tafalla, 1963ko uztailaren 14a - Meru Nord, Indiako Garhwal mendigunea, 1990eko maiatzaren 25a) nafar eskalatzailea izan zen. Pedagogian lizentziatu zen 1986an, eta poemak eta bestelako testuak idaztearen zalea zen.
Miriam Garcia Pascual | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tafalla, 1963ko uztailaren 14a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Meru tontorra, 1990eko maiatzaren 25a (26 urte) |
Heriotza modua | : Elur-jausia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | igotzailea eta mendigoizalea |
Yosemiten 7 aldiz egon zen "El Capitán" mendian eskalatzen eta aitzindaria izan zen emakume moduan. Peruko Andeetan (Alpamayo eta Huascarán), Malin eta Patagonian ere ibili zen.
Ibilbidea[1]
- Pirinioak
Hainbat eta hainbat eskalada bide Riglosen, Ordesan, Terradetsen, Montanejosen. Besteak beste: Mediterraneo Riglosko Fire haitzean (1987), El despertar de los Fosiles Montenejosen edo El Jardín de los Dioses (1989) bakarka Terradetsen.
- 1986 Yosemite
The Nose eta Salathe Kapitain horman eta Regular Half Domen.
- 1987 Patones
Kirol eskaladan parte hartutako proba bakarra irabazi zuen.
- 1987 Yosemite
Lunar Eclipse Jesus Galvezekin, Zodiac Jon Lazkanorekin eta Mescalito Jose luis Fernandez Bediarekin
- 1988 Yosemite
Dihedral Wall eta The Shield, Jesus Buezo "Risi"rekin.
- 1988 Patagonia
Hainbat saio Fitz Roy eskalatzeko
- 1990 Mali, Famitaren Eskua edo Homboriko Orratzak
Horacio bidea Wanderdo haitzean; Adama bide berria Wangel Deblidu haitzean; La ley del desierto, la ley del mar, bide berria Kaga Tondo haitzean. Hirurak Jesus Buezo "Risi"rekin.
- 1990 Meru Nord (6.450 metro), Indiako Garhwal mendigunean
Han desagertu zen Jesus Buezo "Risi" eta Miguel Angel Lausinekin batera.
Liburua
"Bájame una estrella" argitaratu zuten 1991an haren egunerokoan idatzitakoa eta marraztutakoa jasoz. Liburuan oinarrituta, Juanjo San Sebastianek izen bereko dokumentala egin zuen. Askatasunaren aldeko aldarrikapena da.
Erakusketa
- 2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa.[2]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Olasagasti, Ramon. (2007). Mendi Minez. elkar, 53 or. ISBN 978-84-9783-450-6..
- «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Biografia "Desnivel"-en webgunean.
- (Gaztelaniaz)Auñamendi entziklopedian.