Mirentxu Purroy

Mirentxu Purroy Ferrer (Iruñea, 1953) nafar kazetari eta zinema zuzendaria da.[1]

Mirentxu Purroy

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

Biografia

Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza eta Salamancako Unibertsitatean psikologia ikasi ondoren, 1976.urtean, Punto y Hora argitalpena sortu zuen beste kide batzuekin batera eta 1978 eta 1980 urte bitartean Egin egunkariko zuzendaria izan zen.[2] 1979ko ekainaren 26an, Egin egunkariko zuzendari gisa eta zuzendari komertzial Mikel Lakasta atxilotu zituen Guardia Zibilak. Bilboko La Salveko kuartelera eraman zituzten; hain zuzen ere, atxiloketak Eginek kuartelari buruz argitaratutako Euskadi Press agentziaren informazio batekin lotura zuen. Bertan esaten zen EIAko militante eta Mungiako zinegotzi bat kuartel hartan torturatua izan zela salatu zuela Euskadiko Ezkerrak.[3]

Xibertako elkarrizketetan, idazkari lanak egin zituen.

1980. urtetik 1985. urtera, Estatu Batuetara izan zen New Yorkeko Unibertsitatean eta Columbia Unibertsitatean zinema ikasiz. Zenbait film labur zuzendu ondoren, 1993. urtean Denboraren gibelean, bere lehen film luzea estreinatu zuen. ETBko Mundo.hoy, aktualitateko gaiak jorratzen dituzten dokumentalak emititzen duen saioko zuzendaria eta aurkezlea izan zen 2008. urtea arte.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.