Mirentxu Loiarte

Mirentxu Loiarte Espartza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938) euskarazko zinema zuzendari eta gidoilaria da.[1] Lehen euskal emakume zuzendaria dela kontsideratzen da.[2] Zinema tresna politiko eta kultural moduan erabiltzearen aldekoa, mugimendu abertzalearekiko gertutasuna erakutsi du.[3]

Mirentxu Loiarte

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1938 (85/86 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
Lan nabarmenak
IMDB: nm1988847 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Parisko CICF Zinema Independentearen Frantziako Kontserbatorioan ikasi zuen, eta 60.hamarkadan euskal zinema produkzioari hasiera eman zion mugimenduaren parte bilakatu zen, abiapuntutzat Fernando Larruquert eta Néstor Basterretxearen Ama Lur (1968) zuena, Espainiako Gerra Zibilaz geroztik Euskal Herrian filmatutako lehen film luzea. Aldarrikapen politiko eta linguistikoz beteriko zinema sortzen hasiko dira Iñaki Núñez, Iñigo Silva, J. B. Heinink, Javier Rebollo, Juan Ortuoste, Imanol Uribe edota Loyarte bera.[4]

1978an bere lehendabiziko lana egin zuen, Irrintzi. Film labur honek Luis Iturrieren testu bat egokitzen du, zeinean Euskal Herrian jasaten zen errepresioa salatu egiten da, kalean ateratako argazki eta eszenatoki batean egindako aktuazio koreografikoak uztartuz.[5] Era berean, obra hau Mariví Bilbao aktorearen lehenetariko lana izan zen. Gainera, film honen eta baita bere bigarren lanaren argazki zuzendaritza Javier Aguirresarobek eginikoa da, urte batzuen buruan euskal aditu sarituenetarikoa bihurtuko dena.[6] Laburmetraia Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta emanaldiaren ondoren polizia Loyarte atxilotzen saiatu zen, baina Zinemaldiko zuzendariak atxiloketa saihestu zuen, horrek poliziari interesatzen ez zitzaion eskandalu bat sortuko zuela argudiatuz. [7]

1981ean Ikuska 12 zuzendu zuen, zeinean Euskal Herriko lau emakumek haien egoerari buruz hitz egiten duten. Film labur dokumental honek 80ko hamarkadan emakumeak betetzen zuen espazio soziopolitikoa marrazten du, emakumearentzat ziren espazioetara gerturatuz: merkatuetara, haur-parkeetara, arrain-fabriketara eta gizonen pixalekuetara.[8] Hau bere azken lanetarikoa izan zen, izan ere, arrazoi politikoak zirela eta, 1980ko hamarkadan Jose Antonio Urbiola senarrarekin batera Venezuelara erbesteratu behar izan zen.

Filmografia

Sariak

1978an Espainiako Zinematografiaren Kalitatezko Sari Berezia irabazi zuen Irrintzi laburmetraiarengatik[9]

Dokumentala

2017an Irrintziaren oihartzunak dokumentala estreinatu zen, Iratxe Fresnedak zuzendua, zeinak Loyarteren lana berreskuratzen duen hura protagonista bezala harturik.[10]

Dokumentalaren sinopsiaren arabera "Mirentxu Loyartek sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrintziaren Oihartzunak filmak. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Zinemagilearen memoria eta obra miatu asmo dituen begirada bat da Irrintziaren Oihartzuna; topaketa baten kontakizuna, hezur eta mamizko altxor zinematografiko baten bilaketa: gogoratzeko zailtasunak dituen pertsonaia batena, edo gogoratu nahi ez duena"[11]

Erreferentziak

  1. Euskadiko Filmategia. Mirentxu Loyarte. .
  2. (Gaztelaniaz) Morales, Susana Torrado. (2008). El cine vasco en la bibliografía cinematográfica (1968-2007). Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-797-9. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  3. Roldán Larreta, Carlos. La producción cinematográfica en el País Vasco; desde Ama Lur (1968) hasta nuestros días. .
  4. Ferández, Joxean. (PDF) Euskal Zinema. .
  5. «IRRINTZI | Festival Internacional de Cine de Huesca | Huesca Internacional Film Fest» web.archive.org 2015-12-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  6. «Javier Aguirresarobe; trayectoria de un creador de sombra y luz» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  7. (Gaztelaniaz) elcirculodelfotograma. (2016-09-23). «Una directora en el exilio cinematográfico – Irrintziaren oihartzunak» El círculo del fotograma (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  8. «Hiru begirada» www.azkunazentroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  9. Mochales, Danele Sarriugarte. (2017-02-12). «"Ardoa eta makina-erreminta ekoizten dituzte ba Eusko Labelarekin, zinema zergatik ez?"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  10. (Gaztelaniaz) «Iratxe Fresneda presenta hoy su documental sobre Mirentxu Loyarte, la primera directora vasca» durangon.com 2018-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  11. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.