Miren Maortua

Miren Maortua Garitazelaia (Zaldibar, Bizkaia, 1916ko maiatzaren 29aib., 1971ko abenduaren 25a) euskal idazlea [1] [2]eta irakaslea izan zen.[3]

Miren Maortua

Bizitza
JaiotzaZaldibar, 1916ko maiatzaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZaldibar, 1971ko abenduaren 25a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna
Izengoitia(k)Aberri-lore eta Aldakaitz

Gerra Zibilaren osteko diktadura sasoian, Etxe-eskola sortu zuen.

Zaldibarko udalak herriko kale bati Miren Maortua izena jarri zion

Biografia

Miren Maortua Zaldibarren jaio eta jaioterrian bertan hil zen. Osasun makaleko emakumea izan arren, indartsu ekin zion euskara sustatzeari, bai euskarazko eskola sortuz, bai irratian kolaboratuz, bai hainbat aldizkaritan idatziz.

Irakasle

Gerra Zibilaren osteko diktadura sasoian, 50eko hamarkadan, Etxe-eskola sortu zuen,[4] gaur egun eskolaurre izenaz ezagutzen dugunaren antzekoa. Mirenek bere etxean batzen zituen 3 urtetik 6 urtera bitarteko umeak eta bertan irakasten zien irakurtzen eta idazten. Matematika hastapenak eta euskarazko abestiak ere lantzen zituzten. Familia kutsua zuen eskolak. Andereñoaren etxeko gela zabal batean hiru mahai handiren inguruan batzen ziren ikasleak taldeka eta etxeko hizkuntza erabiltzen zen bertan, euskara.

Bizkaiko Gobernadore Zibilaren debekua ere jasan zuen Miren Maortua andereñoak. Hainbat bider itxiarazi zioten eskola. Halere, Klaudio Gallastegi Bilboko San Anton elizako parroko euskaltzale ezagunak egindako gestioei esker, lortzen zuen berriro zabaltzea. 1956an ordea, bertan behera geratu zen hainbat urtetako esperientzia hura.

Idazle

Artikulu ugari idatzi zituen Euzkadi egunkarian, Zeruko Argia astekarian, eta Euzko, Ekin zein Karmel aldizkarietan. Mirenek “Aberri-lore» eta «Aldakaitz” ezizenak erabiltzen zituen bere idazkiak izenpetzeko.[5] [6]

Zaldibarko Goierri auzoari eskainitako bertsoak ere sortu zituen, “Goyerri deritxayon auzotegiari ateriak» deiturikoak.

Miren Maortua kalea Zaldibarren.

Arrate Irratian ere jardun zuen herriko berriemaile gisa.

Aitortzak

Zaldibarko Udalak herriko kale bati Miren Maortua izena jarri zion 1996. urtean, euskararen alde egindako lanagatik.[7]

Erakusketak

2019an Zaldibarko Ilargi taldeak argazki erakusketa iraunkor bat antolatu zuen herriko historia irudi bidez ikusgai jartzeko helburuarekin. Erakusketa haren harira, Jose Antonio Agirre plazan neurri handiko 1954 urteko Mirenen argazki bat jarri zen ikusgai, euskarazko lehen eskolako 30 ikaslez inguratuta. [8] [9]

Erreferentziak

  1. Landabaso, Goizalde. «Arantzazuko hartaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  2. Amaia. (2015-04-22). «Arantzazuko hartaz» EIBZko liburutegia (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  3. PeoplePill. «Miren Maortua: Euskal idazlea eta irakaslea (1916 - 1971) | Biography, Facts, Career, Wiki, Life» PeoplePill (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  4. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  5. Jose Luis Lizundia, Emakumeak idazle Durangerrian. ISBN http://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/56077.pdf..
  6. Miren Maortua
  7. (Gaztelaniaz) «Miren Maortua Kalea - Callejero de Zaldibar - Callejero.net» zaldibar.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  8. (Gaztelaniaz) «Miren Maortua Archivos» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  9. (Gaztelaniaz) «Zaldibar viste sus calles de historia con una exposición permanente de fotografías» El Correo 2019-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.