Miren Larrion
Miren Larrion Ruiz de Gauna (Legazpi, Gipuzkoa, 1969ko otsailaren 28a) ingeniaritzako irakaslea eta politikari ohia da, EH Bilduko koalizioan.
Miren Larrion | |||
---|---|---|---|
2016ko urriaren 21a - 2019ko irailaren 16a - Ibon San Saturnino Murua → Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Legazpi, 1969ko otsailaren 28a (55 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ingeniaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||
Legazpin jaio bazen ere, zazpi urte zituenetik Gasteizen bizi da. Ingeniaritza Industrialean eta Ingurumen Ingeniaritzan doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. Gainera, Armentia ikastolaren kooperatibako presidente izandakoa da.
2015ean Gasteizko Udalerako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburua izan zen eta bere alderdia bigarren izan zen. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan Arabako zerrendaburua izan zen. 2020ko otsailaren 22an dimisioa eman zuen, EH Bilduren kode etikoa urratzeagatik.[1]
Erreferentziak
- Berria. «Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.