Miren Josune Tolaretxipi

Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde (Donostia, Gipuzkoa, 1926 2017ko abuztuaren 9a) irakaslea, 60ko hamarkadako Ikastolen sorrerako andereñoetako bat izan zen, Martuteneko Ikastolari hasiera eman ziona.[1]

Miren Josune Tolaretxipi

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1926
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2017ko abuztuaren 9a (90/91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna

Donostiako Gros auzoan jaioa, Artetxe Jeneralaren kalean bizi izan zen. Aita donostiarra eta ama Urretxukoa, zazpi senideen artean bigarrena, euskal giroan hazi eta hezia. Gerrak familia kolpatu zuen aita hiru aldiz espetxeratuta, aitona espetxealdi horietako batean hil zen. Gerra aurretik euskaraz ikasi zuen Etxaide kaleko ikastolan lehenengo, gero Groseko Iñaki Deunaren ikastetxean. Gerra ondoren Biteri eskola publikoan eta Elizaran ikastetxean Alde Zaharrean.

14 urterekin izebarekin hasi zen josten ikasten etxean eta ondoren kortea ikastera joan zen garai hartan ugari ziren akademiatako batera, Uracan enpresan lanean sartu zen arte.

1965ean Zarauzko Ikastolan hasi zen lanean, bertan 4 urte eman zituelarik.

1969an Martuteneko Ikastolari hasiera eman zion, taldean 10 ume zituela. 3 urteren buruan 20 haur baino gehiago zituen Martuteneko ikastola unitarioan. 1972an elkartu ziren bailarako beste 2 Ikastolekin, Astigarraga-Ergobiakoa eta Loiolakoarekin, Arantzazuko Ama Ikastola hiruren artean sortu zutelarik.

Ikastolen Mugimenduarekin hasi eta 23 urte Arantzazuko Ama Ikastolan eman ondoren erretiroa hartu zuen irakaskuntzatik.

Geroztik, ekimen sozial ugaritan parte aktiboa hartu zuen, hala nola, Mintzalaguna, Elkarri, Groseko Auzo Elkartean, etb.

Erreferentziak

  1. «Miren Tolaretxipi Lizarralderi gure agur eta esker ona» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-07).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.