Miren Gezala
Miren Gezala Sagarzazu (Lezo, 1912ko azaroaren 10a - Oiartzun, 2003ko apirilaren 15a) Emakume Abertzale Batzaren kidea izan zen, Euskal Pizkundearen partaidea, irakaslea, dantzaria, antzezlea. Frankismo garaian Euskal Herritik kanpo bizitzera derrigortuta.
Miren Gezala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Gezala Sagarzazu |
Jaiotza | Lezo, 1912ko azaroaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Oiartzun, 2003ko apirilaren 15a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
Aita Lezoko alkatea eta Portuko aduanazaina zen, EAJren militantea. Bederatzi anai-arreba ziren. Familian musikak garrantzi handia zuen. Hemezortzi urterekin Donostiara joan zen hantxe Irakasletza Ikasketak egiteko. 21 urterekin eskolak emateko baimena jaso zuen eta horixe egin zuen Lezoko herrian bertako plazan ikastola irekiz. Gauez herriko helduei euskarazko klaseak ematen zizkien, lan horretan aitzindari izanik. Emakume Abertzale Batzaren militantea, mitinera gisa aritu zen.
Aldi berean, kultura alorreko ekintzetan parte hartzen zuen, bai dantzetan bai antzerki-lanetan. 18 urterekin Donostiara joan zen irakasle-ikasketak egiteko, eta 21 urterekin eskolak emateko baimena lortu zuen, maistra bezala. Euskaraz irakastea erabaki zuenez, Lezoko plazan ikastola bat zabalzu zuen.
Gerra zibila hasi zenean, familiaren alaba gazteena Salamancan zegoen eta haraxe joan zen aita bere bila. Harekin familia osoa bildu zen ibilbide luze bat hasteko: Frantzia, Madril, Bartzelona. Bolada batean Donibane Garazin egon ziren eta bitarte horretan Miren Zitadelan errefuxiatuei eskolak ematen ibili zen. Gerra bukatu eta gero hamabost urte Gipuzkoara itzultzeko debekua jaso zuen. 1950ean itzuli zen. Bueltan besteak beste Azpeitian lehendabizi, Idiazabalen ondoren ibili zen irakasle gisa, bitartean Lezon bizi zela. Azkenik, Pasai Donibanen irakasle-lanpostua eskuratu zuen eta bertan jardun zuen jubilatu arte. Azkeneko hiru urtetan Oiartzungo Zaharren-egoitzan bizi izan zen 2003an hil arte.
Bibliografia
- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 187.or.
Kanpo estekak
- Miren Gezalarekin egindako grabazioak Lezoko euskara ezagutzeko.
- "Bizitza osoa irakasteko grinaz". Gipuzkoako Hitza, Erik Gartzia, 2012ko otsailaren 3, 7.or.