Miren Gaztañaga

Miren Gaztañaga (Irun, 1979ko abuztuaren 3a) aktore[1] gipuzkoarra da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Miren Gaztañaga

Bizitza
JaiotzaIrun, 1979 (44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta idazlea

IMDB: nm6853703 Literaturaren Zubitegia: 983 Musicbrainz: 8bf2e8e6-e413-465c-84d7-f0b52e74c1be Edit the value on Wikidata

Antzerkiola Imaginarioarekin abiatutako bideak eraman zuen bete-betean antzerki mundura, eta Ainhoa Izagirre, Silvia Clemente, Cristina Samaniego, Ander Lipus eta Aristides Vargasekin ikasi zuen bere lanbidea[2].

Arte eszenikoen baitan bestelako diziplinak ere landu ditu, dantza eta musika kasu: Sagarroi taldearen abeslaria izan zen 2007-2010 urteen artean[3].

Bere aurkako boikota

2017ko martxoaren 4an polemika handia piztu zen Euskalduna naiz, eta zu? saioa Covitek salatu zuenean. El guardián invisibleko aktore bat Miren Gaztañaga zenez eta saio horretan esan zituenaz suminduta, boikotera deitu zuten milaka espainiarrek[1]. Honek Grupo Planeta ikaratu zuen, ekonomikoki arazo bat bihurtu ahal zelako boikota ondo ateratzen bazen. Besteak beste honegatik Miren Gaztañagaren aurka egin zuen eta komunikatu publiko batean, pelikula honetan Miren ia parte hartzen ez zuela eta berak esandakoaren aurka zegoela esan zuen[3].

Mirenek mota askotako biraoak eta mehatxuak jaso zituen sarean eta besteak beste, bere euskarazko wikipediaren artikuluak bandalismoak jaso zuen, historialean ikusi daitekeen moduan.

Barkamena

Miren Gaztañagak ohar bidez adierazi du "oso triste" zegoela, eta "gainezka" gertatzen ari zen guztiarekin. Barkamena eskatu zien "gaizki ulertu honetan minduta sentitu diren pertsona guztiei", eta gehitu zuen "ikus-entzunezko materiala testuingurutik ateratzea eta manipulatzea gaizki ulertua gertatzeko lagungarri" izan zela. "Ez da sekula nire asmoa izan inor mintzea edo iraintzea", erantsi zuen.

Gaztañagak prentsa oharrean argitu zuen Euskalduna naiz, eta zu? umore saioa zela. "Ez zen gai horri buruz benetan eta sakonean zer pentsatzen genuen jakiteko egindako elkarriketa serioa eta pertsonala. Eta Espainiari buruzko atala hitz egiterakoan ikuspuntu berbera izatea proposatu ziguten: hitz egin dezagun estereotipoez eta topikoez umorezko saio baten testuinguruan". Eta halaxe egin zuela azaldu du. "Ez dute inola ere pentsatzen dudana islatzen. Ezagutzen nauenak ederki daki nire pentsaera irekia dela, inklusiboa eta urkoarekiko errespetuz betea". Aktoreak ohar bidez, barkamena eskatu zien "minduta sentitu" zirenei, eta erantsi zuen "ikus-entzunezko materiala testuingurutik ateratzea eta manipulatzea gaizki ulertua gertatzeko lagungarria" izan zela.

Lanak

Antzerkiola Imaginarioarekin

  • 8 Olivetti poetikoak
  • Kutxa XXI
  • Mundopolski: Erreboltaren Ziaboga
  • Yuri Sam
  • Ezekiel
  • Fitola Balba
  • Babiloniako Loreak

Beste taldeekin:

  • Gau Bakar bat. Amarauma- Moare Danza
  • Ariketa . La Calvario
  • La Ciudad inventada. Gorakada Antzerki Taldea
  • Crónica de la noche abierta . Compañía Trashumantes
  • XL Town . Pikor Teatroa
  • Ilargiaren bi aldeak . Hika Teatroa
  • Errautsak. Le petit théàtre de Pain- Dejabu Panpin Laborategia-Arte Drama
  • Komunikazioa Inkomunikazioa. Kukai - Tanttaka

Lan Pertsonalak

  • Sagarrak. Ander Lipus- Xabi Strubell - Miren Gaztañaga
  • Stereo . Miren Gaztañaga
  • Diálogo . Gabriel Ocina - Miren Gaztañaga

Filmografia

Hautagaitzak

  • 2022: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Maitasunaren itxiera lanagatik[4].
  • 2019: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Tiempos mezquinos lanagatik[5].

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20170308051225/http://www.zinemauneak.eus/albisteak/zaindari-ikusezinari-eta-miren-gaztanagari-boikota-tamalgarria-benetan
  2. (Gaztelaniaz) «"Vivo una época que es un regalo, transitando entre clásicos y modernos"» EITB 2020-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  3. http://www.elconfidencial.com/cultura/2017-03-06/el-guardian-invisible-boicot-polemica-etb_1343032/
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-15). «‘El viaje a ninguna parte’, Miren Gaztañaga y Adriana Bilbao, entre las candidatas a los Max» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  5. (Gaztelaniaz) EFE. (2019-02-14). «"Tiempos mezquinos", del Arriaga, recibe tres nominaciones a tres Pemios Max» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.