Miren Egaña Deskarga
Miren Egaña Deskarga (Iruñea, 1957ko irailaren 14a) euskal herritar politikaria da.
- Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egaña».
Miren Egaña Deskarga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1957ko irailaren 14a (66 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Aralar |
Iruindarra izanda ere, gurasoengatik Oronoz-Mugairi herriarekin lotura estua dauka. Nafarroako Unibertsitatean Geografian lizentziaturik, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da ogibidez.
1978an poliziak hildako German Rodriguez iruindarraren adiskidea (Sanfermines 78 dokumentalean, Miren Egaña lekukotzat elkarrizketatu zuten), 1980an etakidea izatea leporatuta atxilotu zuten, eta bost urte eman zituen espetxean. Geroago Herri Batasuneko mahaikide izan zen, eta alderdi horren eskutik Iruñeko zinegotzi izan zen 1991-1995 bitartean. Herri Batasuna 1995ean utzi zuen, eta Aralarren sartu zen. Alderdi horrekin Nafarroako parlamentaria izan da 2003-2007ko legegintzaldian.