Miren Arzak
Miren Arzak Vesga (Hondarribia, Gipuzkoa, 1967), fisioterapeuta, osteopata eta idazlea da.[1]
Miren Arzak | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | osteopath (en) eta idazlea |
Biografia
Valentziako Unibertsitatean Fisioterapia ikasi zuen eta gerora Osteopatian espezializatu zen Lyon eta Aix-en-Provence-ko eskola frantsesetan.[2]
Familia Konstelazioetan trebatua, Begirada Sistemikoaren Formakuntza desberdinak eskaini izan ditu. Hainbat kurtso eta tailer eman ditu Estatuan, Mexikon eta Hego Amerikako herrialde desberdinetan.[2]
Mexikoko CUDEC Unibertsitate Multikulturaleko DOMUS irakasle taldeko partaide bezala, Bert Hellingerren enfoke Sistemikoa erakutsi die Psikologia Lizentziaturako ikasleei.[2]
Lanak
- “Non trabatzen zait bizia? Osteopatia eta begirada sistemikoa, Bert Hellingerren ikuspuntua baliaturik” izenburuarekin argitaratu zuen liburuaren egilea da. Iñaki Arana senarraren kolaborazioarekin idatzitakoa, bere osteopatiako kontsultan jaso dituen kasu errealekin osatuta dago. CUDEC (Centro Universitario Doctor Emilio Cárdenas), 2012.[3][4]
"Gorputzak gure ongizatean berebiziko garrantzia du eta gure gaitz emozionalen bozgoragailua da”. Miren Arzak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Kontu-Kontari con... Sylvie Diedhiou, Lide Oregui y Miren Arzak :: OnDoaN Topagunea» www.ondoantopagunea.com 2022-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- (Gaztelaniaz) «Miren Arzak Vesga: Curso de Formación Corporal del 27 al 31 de agosto de 2020 | Iñaki Arana Sistemak» Iñaki Arana Sistemak | 2020-07-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- «Hondarribiko idazleak» Hondarribia (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- «Gure egungo min askok, familiaren historian izan dezakete jatorria» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.