Miren Arenaza
Miren Arenaza Azkoaga (Arrasate, Gipuzkoa, 1915ko uztailaren 2a – 2003ko martxoaren 9a) erraketista profesionala izan zen. Vasquita II goitizenaz kantxaratu zen.
Miren Arenaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1915eko uztailaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2003ko martxoaren 9a (87 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Izengoitia(k) | Vasquita II |
Biografia
Felix Arenaza aretxabaletarraren eta Martina Azkoaga arrasatearraren alaba izan zen Miren. Ahizpa bi izan zituen, Justi, hura ere erraketista eta Kontxita, hamazortzi urterekin 1935ean Madrilen hil zena.
Arrasateko erraketisten harrobiko kirolaria izan zen Miren, haren ahizpa Justi edo Juanita eta Margarita Arenaza Velasco lehengusinak bezala.[1]
Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Sevillako, frontoietan jokatu zuen
Aitzindariak
Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.
Erraketari agur
Mirenek 1945an esan zion agur erraketari, Enrique Stegmeier-ekin ezkondu zenean.[2]
Heriotza
2003. urtean hil zen. bera eta bere ahizpa Justi, Vasquita I, izan ziren familiaren sostengua Madrilen.
Omenaldiak
- 2018an Arrasateko Udal Kirol Sailak, “ArraSasoi: Hamabi hile, Hamaika gai” ekimenaren barruan Emakume Erraketistei buruzko hainbat ekitaldi antolatu zituen; Erakusketa, Dokumental emanaldia eta erakustaldi partidak.Kirol honetan protagonista izan ziren lau arrasatear gogoan. Justi Arenaza, Miren Arenaza, Juanita Arenaza eta Margarita Arenaza.[3]
- Arrasateko emakume erraketistak omendu zituzten Uarkape frontoian.[4]
Erreferentziak
- «Las estrellas femeninas del frontón» El Diario Vasco 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
- Mendizabal, Josemari Velez De. (otsailak 03, 2016). «HOTS BEGI DANBOLINAK: VASQUITA I eta VASQUITA II: ARENAZA AHIZPAK» HOTS BEGI DANBOLINAK (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
- «Emakume Raketistak. Iragana eta Etorkizuna» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
- «Arrasateko emakume raketistak omendu dituzte Uarkape frontoian - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
Kanpo estekak
- Arrasateko emakume erraketistei omenaldia Bideoa.
- Apostando por ellas. Historia de las raquetistas
- Erraketistak lehen eta orain. Dokumentala
- Emakume erraketistak. Erakusketa
- Erraketistak, aitzindariak pilotaren munduan