Miren Arantza Madariaga Aberasturi
Miren Arantza Madariaga Aberasturi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1967ko abuztuaren 21a) euskal politikari eta zuzendari publikoa da. EAJ alderdiko kidea.[1] 1995. urtean Gautegiz Arteagako lehen emakume alkatea izan zen.
Miren Arantza Madariaga Aberasturi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1967ko abuztuaren 21a (56 urte) |
Herrialdea | Euskadi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua Jaume I.a Unibertsitatea master |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Bizitza
Miren Arantza Madariaga Aberasturi Gernika-Lumon jaio zen 1967an. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1986-1992), Higiezinen jabetzako agentea da (1992) eta genero-mainstreamingean aditua Castellóko Jaume I Unibertsitatean (2007-2008).[2]
Ibilbidea
Bere alkateorde kargua (1991-1995) eta Gautegiz Arteagako alkatetza (1995 - 2007) abokatu-lanbidearekin uztartu ditu, eta alkatetzara iritsi den lehen emakumea izan da. Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan EUDELen ordezkaria (1999-2005) izan zen, eta erakunde horretako idazkari nagusia (2005-2009).[2][3] Europako Parlamentuak Berdintasunerako Europako Institutuko Adituen Foroan (EIGE) izendatutako aditua (2019-2012) izan zen.[4] CIINPI edo Berdintasunerako Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroa zuzendu zuen 2011 eta 2013 artean.[5][6]
Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izan zen 2013tik 2016ra.[7] ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioko zuzendari kudeatzailea da 2016. urtetik.[8]
Bizitza pertsonala
Alaba baten eta seme baten ama da.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Miren Arantza Madariaga Aberasturi» «IV Congreso Mundial de Colectividades Vascas, Zubigintzan» www.euskadi.eus 2007-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
- Irekia. «Irekia - Arantza Madariaga, nueva directora general de Basquetour-Agencia Vasca de Turismo» www.irekia.euskadi.eus.
- «Mujeres de todo el mundo debatirán en Donostia sobre su papel en los procesos de paz. diariovasco.com» www.diariovasco.com.
- Members of the European Institute for Gender Equality’s Management Board and Experts’ Forum. , 105 or..
- Miren Arantza Madariaga / Directora del CIINPI. .
- «Miren Arantza Madariaga. Directora del CIINPI: Hay que cambiar las estrategias de la lucha por la igualdad porque el proceso va muy lento» www.eusko-ikaskuntza.eus.
- BASQUETOUR. Arantza Madariaga, nueva directora general de Basquetour-Agencia Vasca de Turismo. .
- Irekia. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Arantza Madariaga Aberasturi - Noticias» www.irekia.euskadi.eus.
Kanpo estekak
- Turismo arduratsu baterantz, Ser Euskadin, 2015eko azaroaren 26an.
- Arantza Madariaga, Basquetourreko zuzendari nagusia, Comunicaturen, 2014ko ekainaren 20an.
- Arantza Madariagaren curriculum vitae-a Irekian (Eusko Jaurlaritza).