Mireia Epelde
Mireia Epelde Bikendi (Azpeitia, 1985eko urriaren 29a) gipuzkoar txirrindulari profesional ohia eta irakaslea da.[1]
Mireia Epelde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1985eko urriaren 29a (38 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Bizkaia-Durango | 2007-2009 |
Sopela Women's Team | 2010-2012 |
S.C. Michela Fanini | 2013-2014 |
2007an egin zuen debuta txirrindularitza profesionalean Bizkaia taldearekin.[2] Han hiru denboraldiz aritu ondoren, 2010ean taldez aldatu eta Lointek taldearekin hiru denboraldiz lehiatu zen. 2013an Michela Fanini italiar taldera joan zen.[1] Italiar taldearekin profesionaletako azken bi denboraldiak eman zituen. 2014ko denboraldiaren amaieran txirrindularitza profesionala utzi zuen zortzi denboraldi egin eta gero.[3]
Taldeak
Erreferentziak
- Zubeldia, Unai. (2013-02-14). «Pedalkada bat gehiago beti» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- «Mireia Epelde: "Profesionaletara pasatzeak ez dit gehiegi eragin neure eguneroko bizitzan"» Uztarria 2007ko otsaila (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- «Unai Iparragirre eta Mireia Epelde txirrindulari ohiak omenduko dituzte VI. Garagardo Azokan» Uztarria 2014ko urria (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.