Mircea Eliade
Mircea Eliade (Bukarest, Errumania, 1907ko martxoaren 9a - Chicago, AEB, 1986ko apirilaren 22a) filosofo, erlijioen historialari eta poesia- eta eleberri-idazle errumaniarra izan zen. Zortzi hizkuntza hitz egin eta idaztera iritsi zen (errumaniera, frantsesa, alemana, italiera, ingelesa, hebreera, pertsiera eta sanskrito) eta Eranos-eko Zirkuluko partaide izatera iritsi zen.
Mircea Eliade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bukarest, 1907ko martxoaren 9a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errumaniako Erresuma Socialist Republic of Romania Ameriketako Estatu Batuak (1966 - |
Heriotza | Chicago, 1986ko apirilaren 22a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Oak Woods Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kalkutako Unibertsitatea Bukaresteko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | lizentzia |
Tesi zuzendaria | Surendranath Dasgupta (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Bruce Lincoln (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa errumaniera alemana italiera persiera hebreera sanskritoa bengalera Paliera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, diplomazialaria, erlijio-historialaria, historialaria, kazetaria, eleberrigilea, filosofoa, saiakeragilea, antzerkigilea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, biografoa, mythographer (en) , eguneroko-idazlea, idazlea, religious studies scholar (en) eta etnografoa |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea Bukaresteko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Nae Ionescu (en) , Honoré de Balzac, Nicolae Iorga, Bogdan Petriceicu Hasdeu (en) , Rudolf Otto, Gerardus van der Leeuw (en) , René Guénon (en) , Julius Evola, Giovanni Papini eta André Gide |
Kidetza | Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Errumaniako Eliza Ortodoxoa |
Alderdi politikoa | Burdinazko Guardia |
| |
Poesiazko liburuak eta eleberriak idatzi ditu, errumanieraz eta frantsesez: Maitreyi, 1933; La Forêt interdite (1955, Baso debekatua), baina erlijioen historia landu du batez ere.
Bizitza
Filosofia ikasketak egin ondoren, filosofia eta pentsamolde hinduaren konparazioan espezializatu zen. Lau urte eman zituen horretarako Kalkutan (1928-1931), eta han, sanskritoa ikasteaz gainera, indiar sistema filosofikoak aztertu zituen. Bukarestera itzulirik, mitologia konparatuzko ikerketak egiten hasi zen. Gerra garaian, Errumaniako kultura ordezkaria izan zen Londresko eta Lisboako enbaxadetan. 1945ean Parisa joan zen eta bertako L'École Pratique des Hautes Études-eko irakasle jardun zuen, harik eta 1957an Estatu Batuetara joan zen arte. Chicagoko unibertsitateko Divinity School-en irakasle izan zen, eta 1960an History of Religions aldizkari garrantzitsua sortu zuen. Chicagon hil zen 1986. urtean.
Obra
Yoga, immortalité et liberté (1936) da Eliaderen metodoaren lehen erakusgarri inportantea. Yoga deskribatu ez ezik, testu brahmanikoen argitan interpretatzen du, eta orobat ikertzen du zernolako sustraiak dituen taoismoan, sufismoan, Sartaldeko alkimian, bai praktikei, bai teoriari dagokionez; hau da, historia baino areago konparazioa egiten du, erlijiotasunaren azterketa fenomenologikoaren eta tematikoaren bitartez, ageriko ikurretatik abiatuz. Gai honen inguruko liburu eta artikulu asko idatzi zuen, besteak heste, Le Mythe de l'éternel retour (1949, Itzulera etengabearen mitoa), Traité d'histoire des religions (1949, Erlijioaren historiaren azterlana), eta Le Sacré et le Profane (1956, Sakratua eta profanoa).
A History of Religious Ideas (1978-1985, Ideia erlijiosoen historia), hiru liburukiz osatutako lan handia, alor horretan Eliadek bildu zuen jakintzaren bilduma da. Usadiozko historia, aurreko lanetan baztertu zuena, agertzen da hemen: Buddharen bizitza, islamaren zabalkundea, kristau sekten kronologia ... Baina ez da ohiko sintesia, lan honetan logos-aren, kontzientziaren garrantzia azpimarratzen baita, egitura sozialak eta ekonomikoak "idealizatzen" baititu garai jakin bateko teologian. Bibliatik sortutako erlijioek, adibidez, denek dute gizakia ulertzeko modu jakin bat, "kriatura" gisa, eta orobat munduaren bilakaera "jainkozko historia" baten gisa; ez dira ulertzen beraz Kreazioaren eta Eroraldiaren teologia biblikoaren argitan ez bada. Eliaderen iritziz, ez badira kontuan hartzen erlijio forma baten sorreran nagusi ziren baldintza intelektualak, ezin ulertu dira mitoak eta errituak, pentsamolde zehatzen arabera finkatuak daudenak; pentsamolde horiexek argitzea da hain zuzen Eliaderen lanaren xedea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mircea Eliade |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mircea Eliade |