Miravalles (Uharte)
Miravalles[1] edo Oihana[2] Nafarroa Garaiko mendia da, Uharten dagoena, Iruñerrian. 597 metroko garaiera dauka.
Miravalles | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 597 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°50′10″N 1°35′49″W |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Udalerria | Uharte |
Geografia
Miravalles Iruñerriaren iparraldean dago, bi ugalde handik besarkaturik. Mendebaldean Ultzamak Ezkaba eta Miravalles mendiak bereizten ditu Atarrabian sartu baino lehen, arroila estua ebakiz. Ekialdean, Argak zintzur ikusgarria eratzen du Urbizkain eta Miravallesen artean.[2][3]
Historia
Gailur apala izan arren, garrantzi estrategiko handia izan zuen. Erdi Aroan gaztelu bat izan zen gailurrean, XI. eta XIII. mendeen artean dokumentaturik dagoena. Geroago, 1585 baino lehen, Mikel goiaingeruari sagaratutako ermita bat eraiki zuten, XIX. mendera arte iraun zuena. Bai Lehen Karlistaldian, bai Bigarrenean, operazio militarrak izan ziren.[4]
Erreferentziak
- Miravalles. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).
- San Miguel de Miravalles. Nafarkaria, 1993/08/27, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).
- Miravalles. mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).
- Castillo de San Miguel de Miravalles. castillosnet.org (Noiz kontsultatua: 2024-1-24).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.