Miranderen pentsamendua

"Miranderen pentsamendua" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da. Liburu honek Jon Miranderen pentsamenduari buruz Mirande eta kristautasuna eta Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan liburuek egindako azterketaren ildotik jarraitzen du.

Miranderen pentsamendua
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1989)
Argitaratze-data1989
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaMiranderen pentsamendua
ArgitaletxeaSusa
HerrialdeaEuskal Herria

Pasarte batean:

"Jon Mirandek ez du asko idatzi. Hiruzpalau liburutan eta artikulu sakabanatu batzuetan biltzen da haren euskarazko idazlan guztia. Mirandek beste zenbait hizkuntzatan izkribaturiko lanik ez dugu aintzakotzat hartu ahal izan gure ikerketa honetan. Dirudienez 1948 aldera hasi zen publikatzen bere lanak Gernika aldizkarian eta 1968ra arte jarraitu du. Hogei bat urte. Gero utzi egin zion euskaraz idazteari, euskaltzaleekin izandako haserreren batzuengatik eta <<inguruan ditudan jendeen konformismuaz aserik>>.

Gehienbat literato bezala dugun arren ezaguna, Miranderen gure ikerketak haren pentsamenduari, filosofiari bakarrik begiratzen dio. Alde honetatik ere Miranderen interesa ebidentea baita, beera izan delako adibidez kristautasunaren lehenengo kritikoa euskaraz, berak predikatu duelako lehenik indargintza 36ko gerra ondorenean, paganismo zaharra berpiztu nahi zuelako (euskal arima zaharra alegia, Oteizak baino lehen), etab. Filosofia berri bat, euskal munduan ordurarte ezinezkoa zirudien bat, errepresentatzen du alde orotatik. Eta hainbat elementu desberdin bitxirekin, errepresentatu ere, oraindik ez baikara haren pentsamenduan gordetzen diren bitxitasun guzti horietaz ohartzera ere ailegatu".

Ikus, gainera


Kanpo estekak

Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.