Miranda (satelitea)
Miranda Uranoren bost satelite nagusien artean txikiena eta Uranotik gertukoena da.
- Artikulu hau sateliteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miranda».
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Gerard P. Kuiper |
Data | 1948ko otsailaren 16a |
Kategoria | moon of Uranus (en) eta regular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Urano |
Ardatzerdi handia | 129.872 km |
Eszentrikotasuna | 0,0013 |
Orbita-periodoa | 1,413479 egun |
Makurdura orbitala | 4.232° Uranoren ekuatorera |
Ezaugarri fisikoak | |
Azalera | 700.000 km² |
Masa | 6.59×1019 |
Dentsitatea | 1,2 |
Grabitatea azalean | 0,079 m/s2 |
Albedoa | 32 |
Tenperatura | ~59 |
Itxurazko magnitudea | 15,8 |
Gerard Kuiper-ek aurkitu zuen 1948ko otsailaren 16an McDonald Behatokian. William Shakespearen Ekaitza lanetik hartu zuen izena Kuiperrek bere aurkikunztako txostenean. Uranus V ere du izena.
Gertutik Mirandako irudi bakarrak Voyager 2 proiektuarenak dira, 1986ko urtarrilean Uranora hurbiltzean lortuta. Mirandaren irudiak hartzerakoan hego hemisferiora zuzendu eta horregatik ilargiaren zati hau bakarrik izan da aztertua. Geologikoki Urano sistemako gorputzik aktiboena da. Baliteke Mirandako gainazala gehienbat izotzezkoa izatea, eta bere baitan silikato arroka eta osagai organikoak izatea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.