Miramon-Zorroaga
Miramon-Zorroaga Gipuzkoako Donostia hiriburuko auzo bat da. Egun 2.447 biztanle ditu (2022).
Miramon-Zorroaga | |
---|---|
![]() | |
![]() Miramon-Zorroaga auzoaren aireko ikuspegia.. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′38″N 1°58′01″W |
Demografia |
Historia
Berez Miramon eta Zorroaga auzoek osatzen dute. Auzoak ez dio hiri bateko ohiko auzo baten irudia islatzen, gehienbat bere lursailak etxebizitzez eskas beteta baitaude, baina pixkanaka-pixkanaka familia-bakar motako etxebizitzak dituzten etxaldeak eraikitzen doaz. Auzo hau maila ekonomiko handiko jendeek eraikitzeko etxez osatua dago, nahiz eta batzuetan betidanik egon diren baserri eta etxalde batzuk ere badauden.
Eraikinak
Auzo honetan hainbat eraikin topa ditzakegu: Donostia Ospitalea, Gipuzkoako Poliklinika, EITBren Miramongo Estudioak, Donostiako Teknologi Parkea, Arbide dorreak, Donostia Arena 2016, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza, Zorroagako eliza, Aranzadi Zientzia Elkarteko Idazkaritza Orokorraren egoitza eta abar.
2009. urtetik aurrera Institutu Onkologikoa ere bertan kokatzen da.
![](../I/Zorroagako_eliza_eta_Zorroagagaineko_eraikina%252C_Donostia%252C_Gipuzkoa%252C_Euskal_Herria.jpg.webp)
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |