Mirafuentes
Mirafuentes[3] ([miɾafuentes] gaztelaniaz eta ofizialki; Iturriaga [ituriaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 54 biztanle zituen 2014. urtean.
Mirafuentes Iturriaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Mirafuentes, Nazarretik | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Lizarraldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Mirafuentes | ||||||||||
Alkatea | Ángel Chasco Arzotz (AEIM, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31219 | ||||||||||
INE kodea | 31170 | ||||||||||
Herritarra | mirafuentestar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′23″N 2°16′36″W | ||||||||||
Azalera | 3 km² | ||||||||||
Garaiera | 631 metro | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 58 (2023: −1) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 22,05 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 28,76 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 16,15 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 14,50 (2018: %-15,69) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.mirafuentes.es/ |
Izena
Euskara batuaren arautzearen hasierako urteetan, Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako Euskal Herriko udalen izendegia izeneko lanean, Iturriaga izena proposatu zen udalerri honetarako. Izan ere, une horretako joera zen euskara aspaldi galdurik zuen Euskal Herriko alderdi zabalean herrien erdal izenetarako euskal ordainak proposatzea. Gerora, ordea, Euskaltzaindiak proposamen horiek berrikusi zituen, eta tradizioan sustraitutako formei eman zien lehentasuna, nahiz eta erdal jatorrikoak izan;[4] horrenbestez, Euskaltzaindiak euskara baturako araututako forma bakarra Mirafuentes da.[3]
Geografia
Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 72 kilometro mendebaldera dago, Arabarekiko mugatik hurbil, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean.
Ingurune naturala eta klima
Mirafuentes Berrotza ibarreko herria da; Kodes eta Kabrega mendilerroen artean hedatzen da ibar hori. Udalerria zeharkatzen duten ibaien artean, Odron, Marana eta Naval dira aipagai.
Klima
Mirafuentesko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitartean izaten dira, eta udaberri eta udazken garaian ugariagoak dira.
Landaredia
Jatorrizko landaredia eraldatua izan da gizakiaren eraginez, eta batez ere arteek osatzen dute.
Udalerri mugakideak
Mirafuentesek Nazarrekin egiten du muga iparraldean; Mendazarekin ekialdean; Torralba del Riorekin mendebaldean; eta Desojo eta Esprontzedarekin hegoaldean.
Historia
XIX. mendearen erdialdera arte, Mirafuentes jaurerria izan zen (konkretuki Berrotza ibarraren menpeko herria). Herriak ordaindu beharreko petxa 1236. urtean eguneratu zuen Tibalt I.a erregeak, urtero 800 soldata. Horrez gain, herriaren inguruko lurrak Mirafuentesi eta koroari batu zizkion. Joan eta Katalina I.a errege-erreginek Nafarroako Pedrori eman zizkioten herritarrei kobratutako errentak 1511n.
1840ko hamarkadaren erdialdetik aurrerako administrazioaren birmoldaketaren ondoren, udalerri independente bihurtu zen. 1847an Mirafuentesko eskolak, urteko 704 errealeko saria zeukan, eta parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten. Gainera, parrokiako onuraduna aukeratutako abade bera zuten.
Ekonomia
Zerbitzuak
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mirafuentes eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Demografia
Mirafuentesko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Mirafuentesen.
Politika
Udaletxea
Udaletxea inguruko eraikinen estilo berean eraiki zen eta azken mendean hainbat aldiz zaharberritu da. Azkenengo zaharberritzeak 1,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuen, eta lanek Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren laguntza jaso zuten. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Gurutze kalea, 29
Udal hauteskundeak
2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Mirafuentesen, ez zelako inongo talderik aurkeztu.[5] Urte bereko azaroan, ordea, Ángel Chasco Arzotz aukeratu zuten alkate, Agrupación Independiente La Berrueza (AILB) delakoaren izenean.
2011ko udal hauteskundeetan ere Chasco Arzotz hautatu zuten alkate, kasu honetan Agrupación Electoral Independiente de Mirafuentes (AEIM) izena hartu zuen zerrendaren izenean. Zerrendako hiru kideak zinegotzi bihurtu ziren.[6]
Alkateak
Hauek izan dira Mirafuentesko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Benito Chasco Larramendi[7] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores San Roman |
Andres Chasco Arzoz[7] | 1983 | 1987 | Agrupacion de Electores de Mirafuentes |
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Jose Andres Chasco Ganuza | 2003 | 2007 | Independenteak |
Angel Chasco Arzotz | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente La Berrueza |
Angel Chasco Arzotz | 2011 | 2015 | Agrupacion Electoral Independiente de Mirafuentes |
Roberto Larrion Otermin[8] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Mikel Izurdiaga Berraondo[8] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral Independiente Mirafuentes-Iturriaga |
Kultura
Euskara
1986. urteaz geroztik, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Mirafuentes eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldan, herritarren % 3,68k zekien euskaraz hitz egiten.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen Mirafuentes eremu mistora igarotzea, beste 43 udalerrirekin batean.
Jaiak eta ospakizunak
Mirafuentesek abuztuaren 17an ospatzen ditu jaiak.
Ondasun nabarmenak
- San Roman eliza, XIII. mendean eraikitzen hasi eta ondorengo mendeetako lanekin osatutako eliza. Eliza-gotorlekua da, bere garaian funtzio bikoitza bete zuelako, erlijiosoa eta militarra.
- Mirafuentesko jaunen jauregia, herriaren kanpoaldean kokatua.
- San Adrian baseliza, 1955ean erabat eraberritu zen nabe bakarreko eraikina da. Barruan Berazako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudi erromanikoa dago.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Zaratiegi, Patxi Salaberri. (2005). «Jose Mari Satrustegi, euskal Onomastikaren eragilea» Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque 50 (2): 687–700. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- Noticias de Navarra egunkariko albistea.
- Emaitzak, Berria egunkarian.
- «MIRAFUENTES - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Lizarraldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Mirafuentesi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Herriaren erdigunearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |