Miquel Roca
Miquel Roca i Junyent (Bordele, Frantzia, 1940ko apirilaren 20a) kataluniar abokatu eta politikaria da. Espainiako 1978ko konstituzioaren zazpi aitetako bat izan zen[1].
Bartzelonako unibertsitateko zuzenbideko irakaslea izan zen 1962. urtetik 1966. urtean bota zuten arte, politika zela eta. Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (CIU) alderdia sortu zuen 1977an, eta Espainiako legebiltzarreko parlamentarioa izan zen urte horretatik aurrera, 1995 arte. 1984. urtean, berriz, Partido Reformista Democrático alderdia sortu zuen. 1989-2000 bitartean Kataluniako Konbergentzia Demokratikoko idazkari orokorra izan zen.
Gaur egun, politika utzita, aholkulari juridiko aritzen da, 1996an sortu zuen Roca Junyent Abogados Asociados bulegoan[1].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Los padres de la Constitución de 1978 Politica.elpais.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miquel Roca |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.