Miquel Iceta
Miquel Iceta i Llorens (Bartzelona, 1960ko abuztuaren 17a) kataluniar politikari bat da. PSC alderdiko kidea da.
Biografia
Bi unibertsitate karrera hasi zituen (kimika eta zientzia ekonomikoak), baina batere amaitu ez. 1978an hasi zen PSCko milirantzian[1].
1996-1999 artean Espainiako Parlamentuan diputatua izan zen. Kargu horretan zela, 1999an, homosexuala zela adierazi zuen publikoki eta hori egin zuen lehen diputatu espainiarra bilakatu zen horrela[2].
2012-2014ko Kataluniako Parlamentuan lehen idazkaria izan zen. 2014tik PSCko lehendakaria da.
2019an Berriako zuzendariari, Martxelo Otamendiri, elkarrizketa eskaini zion eta izenburu hau eman zuen solasak: «Herritarren %65ek independentzia nahi badute, demokraziak ahalbidetu beharko du»[3]. Polemika piztu zen berehala, eta Icetak argitu zuen Katalunian independentzia erreferenduma egitearen kontra zegoela[4].
2021eko urtarrilaren 26an Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako Ministerioko buru izendatu zuen Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak, Carolina Darias ordezkatuz.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Illa e Iceta, carreras paralelas y meteóricas entre Barcelona y Madrid» abc 2020-12-30 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- (Gaztelaniaz) Torrecilla, Francisco. (1999-10-12). «El diputado socialista Iceta declara en un acto público que es homosexual» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- Otamendi, Martxelo. ««Herritarren %65ek independentzia nahi badute, demokraziak ahalbidetu beharko du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2019-03-27). «Iceta se enreda con el referéndum» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miquel Iceta |
- Webgune pertsonala (Katalanez) (Gaztelaniaz)