Minutu
Minutua 60 segundoko unitatea da. Nazioarteko Unitate Sisteman, min da minutuaren ikurra. Izan ere, nahiz eta sistema horretan denboraren oinarrizko unitatea segundoa den, minutua onartua dago Nazioarteko Unitate Sisteman erabil daitezkeen unitateen artean.[1]
Minutu | |
---|---|
Azpiklasea | ordu |
Neurtzen du | iraupena |
SI sistemarako konbertsioa | 60 s |
Unitate estandarretan | 0,01666667 h eta 0,0006944444 d |
Ikurra | min, דק', perc, мин, хв., րոպե, د, min., min, хв., dəq., min, 分, 分 eta 分 |
Izena eta ikurra
"Minutu" hitza latinezko pars minuta prima esamoldetik dator, hau da, ordu banatzen den "lehen zati nimiñoa". Bigarrena, segundoa izendatzeko, pars minuta secunda erabiltzen zen, hau da, "bigarren zati nimiñoa".
Denbora minutuaren ikurra min da (punturik gabea)[2]. Nazioarteko Unitate Sistemak ez ditu onartzen ez m ikurra (metroan erabilia) ez eta mn[3].
Historia
K. a. II. milurtekoaren hasieratik, mesopotamiarrek oinarri hirurogeitarra zuen zenbaki-sistema erabiltzen zuten, sumertarren oinarri misto eta gehigarriko zenbaki-sistematik eratorritakoa. Sistema hau, oro har, babiloniar zibilizazioarekin lotzen da, Mesopotamiako hegoaldea hartzen duena -1800etik gure aroaren hasiera. Oinarri horrek mendeak zeharkatu ditu, eta gaur egun ere erabiltzen da: angeluak neurtzeko (gradu hirurogeitarrak, 360° = 6 × 60°) edo denbora banatzeko (1 ordu = 60 minutu = 602 segundo).
Minutu hitza latinetik dator. "Pars minuta prima " esaldiaren hitzulpena honako hau da: Lehenengo zati txikia. Bigarren zatia segunduak dira. Hirugarren zatiketa batean, hizkuntza batzuetan segunduak 60 zatitan banatzen dira, hala nola, turkiera ( Saludé) edo polakera (tercja). Baina hizkuntza gehienentan segunduak hamar zatitan banatzen dira.
1000. urtean, Al-Biruni-k ordua minutu, segundu, eta laurdenetan, erdibitu zituen. Thomas Tompion, erlojulari ingelesak, erlojuetan minutuak ezartzeko sistema pentsatu zuen, 1675. urtean.
Baliokideak
Beste denbora-unitateen baliokidetza:
- 1 minutu = 60 segundo
- 1 ordu = 60 minutu
- 1 egun = 24 ordu = 1440 minutu
- 1 aste = 7 egun = 10 080 minutu
- 1 hil = 4 aste 3 egun (31 egun) edo 4 aste 2 egun (30 egun) edo 4 aste (28 egun) edo 4 aste 1 egun (29 egun) = 44 640 minutu
- 1 urte = 12 hil = 525 600 minutu
- 1 bisurte = 12 hil = 527 040 minutu
- 1 hamarkada = 10 años
- 1 mende = 100 urte = 52 594 560 minutu
- 1 milurteko = 10 mende = 1000 urte = 525 948 480 minutu
Erreferentziak
- (Ingelesez) Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoa: «Non-SI units accepted for use with the SI, and units based on fundamental constants», Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoaren webgunetik hartua, 2010-06-18an.
- Eukalterm (Eusko Jaurlaritza). (2010). (pdf) Laburtzapenen hiztegia. .
- (Frantsesez) (pdf) Le Système international d'unités (SI). Sèvres: BIPM, 33, 35, 36 or. SI_Brochure ISBN 978-92-822-2272-0..