Mintaka

Mintaka edo Delta Orionis (δ Orionis, Delta Ori, δ Ori) zein 34 Orionis (34 Ori) Orion konstelazioan dagoen izar-sistema anizkoitz bat da, Eguzkitik 1.200 argi-urte ingurura. Alnitak (Zeta Orionis) eta Alnilamekin (Epsilon Orionis) batera Orionen Gerrikoa osatzen dute, zeruan ikus daitekeen asterismo ezaguna. Izarra zeru-ekuatoretik oso gertu dago, eta horregatik ekuatorean zenitean ikus daiteke eta, atera eta jartzen denean, ekialdea eta mendebaldea seinalatzen ditu. Ipar Hemisferiotik hegoalderantz ikusten denean, Orionen Gerrikoan eskuman dagoen izarra da. Izena arabieratik dator, منطقة edo manṭaqa, gerriko esan nahi duena.

Mintaka
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)2,41, 0,96, 2,02, 2,32, 2,54, 2,72, 2,84, 2,88 eta 2,248773
Magnitude absolutua−4,99
Mota espektralaO9.5IINwk
KonstelazioaOrion
Abiadura erradiala18,5 km/s
Igoera zuzena83,001667056 °
Deklinazioa−0,299095107 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa15,8 Eguzki erradio
Izendapenak

Sistema

δ Orionis izar-sistema anizkoitz bat da. 7 magnitudeko izar bat dago bigarren magnitudeko izar nagusitik 52 arku segundora, eta oso ahula den beste izar bat bien artean. Sistema osoari WDS 05320-0018 izena ematen zaio Washington Izar Bikoitzen Katalogoan, non 14. magnitudeko izarrari B letra esleitu zaion eta 7. magnitudekoari C[1].

Izar nagusia, era berean, izar hirukoitza bat da: O motako izar distiratsu eta erraldoi bat, B motako sekuentzia nagusiko izar batekin 5,73 eguneko orbita bat eratzen. Bien arteko eklipseak daude, 0,2ko magnitudea galduz gertatzen den bakoitzean[2]. Inguruan B motako sub-erraldoi bat dago, 0,26"ko distantziara[3]. Eklipse nagusia dagoenean 2,23tik 2,35era igarotzen da itxurazko magnitudea, baina 2,29ra bakarrik bigarren mailako eklipseetan[4].

Sistema hirukoitz horretako kanpoko izarrak 53.839 egunean behin (hau da, 147,4 urtean behin) orbitatzen ditu beste biak. Orbita nahiko eszentrikoa da, 8.244 eguzki erradiotik 31.832ra igarotzen baita[5].

Zazpigarren magnitudeko izarra, HD 36485, B motako sekuentzia nagusiko izar berezi bat da, hau ere sistema bitarra, A motako izar bat baitu 30 eguneko orbita egiten. H alfa emisioak bereziak dira, helioaren xurgaketa lerro oso indartsuekin. Eremu magnetiko indartsua du, eta biraketa abiadura oso geldoa, atmosfera estratifikatzen duena, eta egitura kimiko berezi hori ematen diona[6].

14. magnitudeko kidea distantzia antzekoan dagoela uste da, eta gure Eguzkiak baino distira eta tenperatura txikiagoa duela ematen du[7].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Mason, Brian D.; Wycoff, Gary L.; Hartkopf, William I.; Douglass, Geoffrey G.; Worley, Charles E.. (2001-12-01). «The 2001 US Naval Observatory Double Star CD-ROM. I. The Washington Double Star Catalog» The Astronomical Journal 122 (6): 3466.  doi:10.1086/323920. ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  2. Samus, N. N.; Kazarovets, E. V.; Durlevich, O. V.; Kireeva, N. N.; Pastukhova, E. N.. (2009-01-01). «VizieR Online Data Catalog: General Catalogue of Variable Stars (Samus+, 2007-2017)» VizieR Online Data Catalog: B/gcvs. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  3. Tokovinin, A. A.. (1997-07-01). «MSC - a catalogue of physical multiple stars» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 124: 75–84.  doi:10.1051/aas:1997181. ISSN 0365-0138. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  4. Zasche, P.; Wolf, M.; Hartkopf, W. I.; Svoboda, P.; Uhlař, R.; Liakos, A.; Gazeas, K.. (2009-07-15). «A CATALOG OF VISUAL DOUBLE AND MULTIPLE STARS WITH ECLIPSING COMPONENTS» The Astronomical Journal 138 (2): 664–679.  doi:10.1088/0004-6256/138/2/664. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  5. (Ingelesez) Oplištilová, A.; Mayer, P.; Harmanec, P.; Brož, M.; Pigulski, A.; Božić, H.; Zasche, P.; Šlechta, M. et al.. (2023-04-01). «Spectrum of the secondary component and new orbital elements of the massive triple star δ Ori A» Astronomy & Astrophysics 672: A31.  doi:10.1051/0004-6361/202245272. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  6. Leone, F.; Bohlender, D. A.; Bolton, C. T.; Buemi, C.; Catanzaro, G.; Hill, G. M.; Stift, M. J.. (2010-02-01). «The magnetic field and circumstellar environment of the helium-strong star HD 36485 =δ Ori C» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 401 (4): 2739–2752.  doi:10.1111/j.1365-2966.2009.15858.x. ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  7. (Ingelesez) Brown, A. G. A.; Vallenari, A.; Prusti, T.; Bruijne, J. H. J. de; Babusiaux, C.; Bailer-Jones, C. a. L.; Biermann, M.; Evans, D. W. et al.. (2018-08-01). «Gaia Data Release 2 - Summary of the contents and survey properties» Astronomy & Astrophysics 616: A1.  doi:10.1051/0004-6361/201833051. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.