Minskeko protokoloa
Minskeko protokoloa bake-itun bat izan zen, Ukrainako, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliketako eta Errusiako ordezkariek 2014ko irailaren 5ean Minsken sinatu zutena, Bielorrusiako hiriburuan, Donbasseko gerrari amaiera emateko. ESLA Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen ordezkariak bitartekariak izan ziren. Hamabi puntu zeuzkan, eta hurrengo egunetan egin zituzten negoziazioetan memorandum bat gehitu zioten puntuetako batzuk nola bete zehazteko.[1]
Minskeko protokoloa | ||
---|---|---|
Mota | bake itun | |
Indarraldi | 2014ko irailaren 5a - | |
Data | 2014ko irailaren 5a | |
Kokaleku | Minsk | |
Herrialdea | Bielorrusia | |
Sinatzailea | Heidi Tagliavini (en) Leonid Kutxma Mikhail Zurabov (en) Aleksandr Zakharchenko (en) Ihor Plotnytskiy (en) | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | errusiera | |
Protokoloan berehalako su-etena eta eremu desmilitarizatu baten sorrera adostu baziren ere, borrokek jarraitu zuten Donetsken eta Luhansken.[2] 2015eko otsailaren 12an, Minsk II akordioa sinatu zen.[3]
Protokoloaren testua
Hauek ziren puntu nagusiak:
1. Bi aldeen su-eten bat berehala bermatu.[1].
3. Boterearen deszentralizazioa; horren barne, Donetskeko eta Luhanskeko oblastetako (probintzietako) eremu batzuetan (matxinoen kontrolpekoetan) aldi baterako estatus berezia indarrean sartzeko legea onartzea Ukrainako Parlamentuan.[1]
4. Ukrainaren eta Errusiako Federazioaren mugako eskualdeetan segurtasun eremuak ezarri, eta ESLAk horiek etengabe gainbegiratuko zituela bermatu.[1]
9. Donetskeko eta Luhanskeko oblastetako eremu batzuetan (estatus berezia zeukatenetan) hauteskunde lokalak eginen zirela bermatzea, Ukrainako legea betez.[1]
Erreferentziak
- Minskeko protokoloa. Berria, 2014ko azaroak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).
- Minskeko bake akordioak "hilda" daude, errusiazaleen arabera. Berria, 2015eko urtarrilak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).
- Garcia, Adrian. Itxaropena, zalantzek belztuta. Berria, 2015eko otsailak 14, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).