Minna Cauer
Wilhelmine Theodore Marie Cauer, abizenez Schelle jaioa, Minna Cauer izenez ezaguna (Freyenstein, Brandenburgo, Alemania, 1841eko azaroaren 1a - Berlin, 1922ko abuztuaren 3a) alemaniar hezitzailea izan zen, kazetaria eta erdi klaseko emakumeen mugimenduko aktibista.
Minna Cauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Theodore Wilhelmine Marie Schelle |
Jaiotza | Freyenstein eta Wittstock/Dosse (en) , 1841eko azaroaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Berlin, 1922ko abuztuaren 3a (80 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | August Latzel (en) (1862 - 1866) Eduard Cauer (en) (1869 - 1881) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa, kazetaria, editorea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Deutscher Verband für Frauenstimmrecht (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Alderdi politikoa | Democratic Union (en) |
Bizitza
Pastore luterano baten alaba zen, eta Freyensteinen hazi zen, Brandenburgoko Probintzian. August Latzel ezkertiar hezitzaile eta medikuarekin ezkondu zen 1862an, baina 1866an alargundu zen. Ondoren, irakasle izateko hezi zen, eta Parisen lan egin zuen urtebetez, Eduard Cauerrekin ezkondu aurretik. Harekin, Berlinera lekualdatu zen.[1]
Bigarren aldiz alargundu zen 1881ean, irakasle lanean hasi zen berriz, eta emakumeen historia aztertzen hasi zen. Emakumeen Ongizaterako Elkartea sortu zuen (Frauenwohl) Berlinen 1888an, eta haren buru aritu zen 1919 arte, emakumeen eskubideen eta abortua eskubideen aldeko borrokan.
Erreferentziak
- Encyclopedia of women social reformers. 1 ABC-CLIO.