Minkowskiren desberdintza

Analisi matematikoan, Minkowskiren desberdintzak, Hermann Minkowskik formulatua, Lp espazioak bektore-norma bat duten bektore-espazioak direla ezartzen du. Bira S espazio neurgarri bat, 1 ≤ p ≤ ∞ eta f eta g Lp(S)-ko elementuak. Orduan, f + g ere Lp(S)-koa da, eta honako hau betetzen da:

berdintza 1 < p < ∞ kasuan da, baldin eta soilik f eta g guztiz linealki mendekoak badira, ≥ 0 baten baterako f = g edo g = f dela esan nahi duena.

Minkowskiren desberdintza Lp(S)-ko desberdintza triangeluarra da.

Hölderen desberdintza bezala, Minkowskiren desberdintza segida eta bektoretarako ere zehatz daiteke honela:

Zenbaki erreal (edo zenbaki konplexu) x1, ..., xn, y1, ..., yn guztietarako, non n S-ren kardinala den (S-ren elementuen kopurua).

Frogapena

Lehenik, frogatuko dugu f+g baturak p-norma finitua duela, baldin f eta g biek badute, hori ondorengotik segitzen da,

Alabaina, hor erabiltzen da funtzio ganbila izatea multzoan ( > 1 bada) eta horregatik, a eta b positiboak badira, orduan,

Beraz,

Orain, adierazpenaz hitz egin daiteke. Zero bada, Minkowskiren desberdintza betetzen da. Orain, demagun ez dela zero. Hölderen desberdintza erabiliz

Minkowskiren desberdintza lortzen da bi aldeak bider egitean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.