Minions
Minions 2015ean estreinatutako animazio pelikula bat da. Illumination Entertainmentek ekoiztu zuen Despicable Me eta Despicable Me 2 pelikulen spin-off moduan. Pierre Coffin eta Kyle Baldak zuzendu zuten, eta Sandra Bullock eta Jon Hammek ahots protagonistak dira. Minions historiako bigarren animazio filmik arrakastatsuena da. Disney Picturesen Frozenek, Titanicek eta Century Fox-eko Avatar pelikulek bakarrik gainditzen dute.
Minions | ||||
---|---|---|---|---|
Heitor Pereiraren 3D filma eta filma | ||||
Egilea(k) | Heitor Pereira | |||
Argitaratze-data | 2015 | |||
Izenburua | Minions | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa, haurrentzako filma eta lapurreta filma | |||
Iraupena | 91 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | list of Illumination films (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Pierre Coffin (en) Kyle Balda (en) | |||
Gidoigilea(k) | Brian Lynch | |||
Antzezlea(k) | ||||
Sandra Bullock Jon Hamm Pierre Coffin (en) (Minion (en) ) Chris Renaud Jennifer Saunders (Elizabeth II.a Erresuma Batukoa) Michael Keaton Allison Janney Steve Coogan Geoffrey Rush Steve Carell (Gru (en) ) Katy Mixon Hiroyuki Sanada Ava Acres Carlos Alazraqui Lori Alan Kyle Balda (en) Bob Bergen (en) Jim Cummings John Cygan Brian T. Delaney Bill Farmer Keith Ferguson (en) Helen Fraser Jess Harnell Ève Karpf (en) John Kassir Sherry Lynn (en) Lewis MacLeod (en) Danny Mann Mona Marshall Gary Martin (en) Laraine Newman (en) Andy Nyman Alexander Polinsky Jan Rabson Cole Sand Mindy Sterling Tara Strong William Vanderpuye (en) Jim Ward James Daniel Wilson (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Chris Meledandri (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Illumination (en) | |||
Ekoizle eragilea | Chris Renaud | |||
Edizioa | Claire Dodgson (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Heitor Pereira | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Londres, New York, Orlando eta Florida | |||
minionsmovie.com | ||||
| ||||
Bideoa | YouTube | |||
Heitor Pereiraren kronologia | ||||
|
Argumentua
Minionak fruta, bananak bereziki, asko maite dituzten zomorro hori eta txikiak dira. Minionek altuera, begi eta ile mota ezberdinak dituzte, beraz hein batean denak dira ezberdinak. Minionek kolore horiko pilula itxura dute, eta betidanik existitu dira, organismo unizelularren bilakaeraren ondorio. Haien helburu bakarra da: historiako bilau maltzurrena zerbitzatzea.
Akzidentalki haien nagusi guztiekin amaitu ostean; dinosauro bat, haitzuloetako gizon bat, faraoi bat, pirata bat, Drakula, edo Napoleon esate baterako, mundutik aldentzeko erabakia hartzen dute, bizitza berri batekin hasteko asmoz Antartidan, non hasieran oso zoriontsu diren.Hala ere, 1968an depresioan sartzen dira bilau bat ez izateagatik, horregatik Kevin izeneko minion batek bere herriarentzat bilau berri bat bilatzeko plana proposatzen du. Stuart minion errebeldea boluntario eskaintzen da Kevinekin batzeko, eta Bob minion txiki eta maitagarria ere batzen da, nahiz eta hasiera gazteegia zela pentsatzen zuen.
Bidai luze baten ostean, minionak 42 urte G.A. (Gru Aurretik) New York-era iristen dira. Villano-Con batzarraren berri dute, konbentzio bat non munduko superbilau guztiak batzen diren jarraitzaileak bilatzeko. Scarlet Overkill superbilaua egongo da bertan lehenbiziko aldiz, eta Orlandon ospatuko da. Orlandora iristeko bidai bat topatzen dute, eta kointzidentziaz kotxean jasotzen dituzten familia Villano-Con batzarrera doazen kriminalak dira. Minionak bilau batzuekin harritzen dira, sumo borrokalari batekin edo ur-azpiko superbilaua Frankie Car Pez-ekin, esate baterako. Hala ere, minionak batez ere Scarlet Overkill-engatik interesatzen dira, kotxean eramandako familiako neskatilak aldizkari batean haien argazkia erakutsi zielako bere jarraitzailea deklaratzen zen bitartean. Scarlet Overkill Villano-Con-eko eszenatokira iristen denean, Kevin miniona liluratuta geratzen da bera ikustean, eta momentu horretan minionek Scarlet zerbitzatzea erabakitzen dute. Bere bilau lanaren inguruko diskurtso eta monologoa bota ostean, zerbitzari bila dagoela aitortzen du Scarletek. Desafio bat proposatzen du horretarako, bere eskuan duen rubi bat kentzean datza. Milaka pertsona saiatzen dira baina inorrek ez du lortzen, Scarleten borroka abileziak taekwondoko praktikante baten antzekoak bait dira. Zorte onez, Bob minionak ilehoria kentzen dio superbilauari bere hartz-panpina iadanik ez duela konturatu gabe. Erronka inorrek ez duelako lortu desilusionatua dagoela adierazten du Overkill-ek publikoari, bere eskuan hartz-panpina duela eta Bobek ilehoria duela konturatu gabe. Scarlet irabazleak izendatzen ditu minionak, eta bere zerbitzari berriak bilakatzen ditu.
Superbilauak minionak bere Londreseko etxera eramaten ditu, bertan minionak entrenatzen ditu San Eduardoren koroa berarentzat lapur dezaten. Lo egiteko ipuin baten bitartez, Scarletek mehatxatu egiten ditu, misioan huts egiten badutela hil egingo dituela esanez, honek Stuart eta Kevin ikaratzen ditu, Bob sakonki lo egiten duen bitartean. Overkillen senarraren, Herb Overkill, armen laguntzarekin minionak arrakastatsu infiltratzen dira Londreseko Dorrean, baina dagoeneko Elisabet II.a erreginari eman diote koroa. Minionek koroa erreginaren gurdian lapurtzen dute, gurdia suntsitu eta poliziak jarraitzen dituzten bitartean. Bob Excalibur ezpataren kontra zanpatzen da, eta defendatzeko asmoz, ezpata hartzen du ateratzeko arazorik eduki gabe. Elezaharren arabera ezpata ateratzea lortzen zuenak, monarka berria bilakatuko zen, eta hauxe gertatzean legearen ordezkariak Bob miniona gurtzen dute, momentuan Erresuma Batuko errege izendatzen eta koroa bere buruan ipiniz, legea jarraituz Elisabet IIak abdikatzen du.
Ekoizpena eta estreinaldia
Pelikula 2014eko abenduak 19ak estreinatuko zela anuntziatu zuten 2012ko abuztuaren 21ean. Hala ere, 2013ko irailean data hori 2015eko ekainaren 25erarte luzatu zuten. Despicable Me 2 filmaren ekaineko edizioarekin Universal Studios asetu nahian aldatu zuten estreinu data, eta beste alde batetik, udan estreinatzeak dakarkien diru-sarrera handiak aprobetxatzeko asmoz. Argentinan, 2016ko abuztuan DVDrik salduena izan zen Musimundon.