Minimesko aintzira
Minimesko aintzira (frantsesez: Lac de Minimes) Parisko laku artifizial txiki bat da, XIX. mendean Vincenneseko basoan sortua.[1]
Minimesko aintzira | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | artificial lake (en) ![]() |
Luzera | 0,5 km |
Zabalera | 0,2 km |
Azalera | 0,06 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 48°50′11″N 2°27′29″E |
Kokapena | Bois de Vincennes |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 12. barrutia |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Kokapena
Ibilgailu automotoreentzako debekatuta dagoen errepide zirkular batek inguratuta, Minimesko aintzira Vincenneseko basoko ipar-ekialdean dago, Fontenay-sous-Bois udalerritik ez oso urrun.
Deskribapena
6 hektareako eremua du aintzirak. Barruan hiru uharte ditu: Porte-Jaune, Nord eta Sud. Hiruretatik lehenengoan bakarrik sar daiteke zubi batetik, eta publikoari irekita dago; Napoleon III.aren garaian eraikitako txalet handi bat du. Beste bi uharteak, oso basotsuak, jendearentzat itxita daude. Eremu natural bakarra osatzen dute Paris hirian.
1866tik 1974ra, Marne ibaiko urak aintzira hau elikatu zuen, Gravelleko aintziran dauden 28,000 m3-ko biltegiari esker.
Historia
Minimesko aintzira, Jean-Charles Alphanden zuzendaritzapean eraiki zen, Vincennesen garapenean 1860ko hamarkadan.[2]
Ekologia
Aintziran espezie ugari ikus daitezke, bereziki hegaztiak, publikoari itxita dauden uhartetan: Uroilo arrunta, Kopetazuri arrunta, Branta canadensis, Basahatea, Beltxarga arrunta, Murgil handia, Ubarroi handia, Koartza hauskara...
Iruditegia
- Aintziraren mapa.
- Iparraldeko uhartea (Île Nord).
- Aythya collaris arra.
- Hegoaldeko uhartea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Ibilbidearen proposamena.
- Bideoa Youtuben.