Minija
Minija (alemanez: Minge) mendebaldeko Lituaniako ibaia da. 201,8 kilometrotako luzera du.[1]
Minija | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 201,8 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 55°21′N 21°17′E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 2.942,1 km² |
Arro hidrografikoa | Atmata basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 15,4 m³/s |
Bokalea () | Atmata (en) ![]() |
Ibilbidea
Hidrografikoki Sydeklis aintzira txikian jaio zen, Samogitian, Telšiaitik 14 kilometrotara. Bere ibilguaren goialdean, laku batzuetatik igarotzen da, eta Mava eta Kliurkė deitzen diote. Ondoren, hegoaldera aldatu eta itsasertzeko lautadatik doa. Minija ibaia Niemen ibaiaren deltako adarretako batean isurtzen da. Ibaia Wilhelm kanalaren bidez Baltikoarekin lotzen da. Ibai ertzean, Gargždai eta Priekulė hiriak daude.
Minijaren ibaiadar handienak hauek dira:
- Pala, Alantas, Žvelsa, Agluona, Veiviržas, Tenenys (ezkerraldetik);
- Sausdravas, Babrungas, Mišupė, Salantas (eskuinaldetik).
Erreferentziak
- (Ingelesez) Statistical Yearbook of Lithuania 2014. , 12 or..
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Lituaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.