Mineralogia
Mineralogia mineralak aztertzen dituen geologiaren adarretako bat da. Jatorri inorganikoa, konposizio kimiko zehatz bat eta egitura kristalino zehatza duen materia da minerala. Solidoa eta modu kristalinoan aurkeztu ohi da, baina batzuk likido eran ager daitezke.
Mineralak identifikatu eta sailkatzeko hainbat prozedura ezberdin daude. Adibidez, mineralogia fisikoan klasto (harri) tamainako laginen ezaugarri fisiko, kimiko eta optikoak aztertzen dira, eta mineralogia optikoan berriz, xafla meheetan dauden mineralak ikertzen dira, mikroskopio bidez.
Azpiadarrak
- Kristalografia
- Mineralogia
- Mineralogia fisikoa
- Mineralogia kimikoa
- Mineralogia deskriptiboa
- Mineralogia determinatzailea
- Mineralogia optikoa
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.