Minecraft
Minecraft javan oinarrituriko ordenagailurako bideo-joko bat da, Mojang, bideo-joko enpresak, 2009an sortua. Sandbox erako bideo-jokoa da, hau da, mundu ireki batean kokatzen da jokalaria ingurugiroarekin joka dezake nahi duen erara. Gaur egun, minecraft poket edition plataforma askotan da eskuragarria, Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360en, java berriz ez. Beste bertsio berriago bat agertu zen 2012an mugikorrentzako, Android eta iOSentzako.
Minecraft | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Markus Persson (en) |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Minecraft |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Argitaletxea | Xbox Game Studios, Mojang Studios eta Sony Interactive Entertainment |
Banatze bidea | Blu-ray, deskarga digitala, Java applet (en) , disko optiko, ROM cartridge (en) eta banaketa digital |
Azken bertsioa | 1.20.2 |
Honen izena darama | Meatzaritza eta crafting (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | biziraupen jokoa, akzio eta abentura bideo-jokoa eta sandbox bideo-jokoak |
Gutxieneko jokalariak | 1 |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua |
Euskarria | Microsoft Windows, Xbox 360, Android, Linux, PlayStation 3, macOS, Xbox One, PlayStation 4, PlayStation Vita, Windows Phone, iOS, Chrome OS, Ouya (en) , Kindle Fire HD (en) , Java makina birtual, Wii U, Nintendo Switch, Raspberry Pi eta New Nintendo 3DS |
Sarrera gailua | teklatua, sagua, ukimen-pantaila, joko-kontrolagailua eta joystick |
Adin-sailkapena | |
Telesaila | Minecraft (en) |
Irakur dezake | Microsoft Windows, macOS, Linux, Android eta iOS |
Software motorea | Lightweight Java Game Library (en) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | Dwarf Fortress eta Infiniminer (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Ekoizpena | |
Programatzailea | Jens Bergensten (en) |
Diseinatzailea | Markus Persson (en) eta Jens Bergensten (en) |
Garatzailea | Mojang Studios eta Microsoft |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | C418 (en) Lena Raine (en) Gareth Coker Kumi Tanioka (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Standard Galactic Alphabet (en) eta End Poem (en) |
Fikzio-unibertsoa | Minecraft unibertsoa |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | MineCon (en) Acquisition of Mojang by Microsoft (en) |
Jasotako sariak | Independent Games Festival Award - Seumas McNally Grand Prize (en) Independent Games Festival Audience Award (en) |
Nominazioak | |
minecraft.net | |
Joko honen originaltasuna 2 elementutan datza:
- Eraldaketa: 2x2 eta 3x3-ko kasillako lanmailetan objetuak kokatzea forma logiko batekin beste objektu bat lortzeko. Objetuak banaka, 16naka edo 64ka gorde daitezke eta unitate hauei "stack" deritze. Munduan zehar egurra, burdina, ikatza, urrea, redstone-a, arroka, diamantea etab. aurki daitezke. Eta hauekin herramintak eta objetuak sor daitezke.
- Egitura kubikoa: Jokoaren inguru osoa kuboz osatuta dago (1x1x1). Eta edozein elementu forma karratua du. Pertsonaia eta mob-ak (entitate bizidunak ere).
Joko Modalitateak[1]
- Jolas askea: Jokalaria objektu guztiak ditu bere jabetzan eta hegan egin dezake horrekin nahi duena egin dezake. Jokalaria modu batera bakarrik al du hil, ia infinitua du (0 garren kapatik behera jeisten bazara hli egingo zara). Hau zen jokoak zuen lehendabiziko modalitatea, eta imajinazioa erabiltzean datza.
- Bizirautea: Joko mota honetan jokalariak 20 bizitza unitate ditu, ezer ezetik abiatzen da, ezin du hegan egin, gosea jasaten du eta hil daiteke. Mota honek hiru zailtasun maila eskaintzen ditu: 1 "easy", erresena, 2 "normal", normala, eta 3 "hard", zailena. Jokalaria hiltzen bada berriz ager daiteke, agertze puntuan ("spawnchuncks") edo lo egin duen azken ohean.
- "Hardcore"-a: Aurrekoa bezalakoa da baina: 3 zailtasunean soilik joka daiteke eta behin hilda sortutako guztia ezabatu egiten da plataformaren memoriatik betirako.
- Abentura: Joko modalitate honetan jokalaria ez du goserik izango eta ezin izango ditu kuboak apurtu, batzuk izan ezik (arroka pikoarekin adibidez). Joko mota hau historiadun mapak jolasteko pentsatuta dago.
- Ultra "hardcorea": Modu oni batzuek ez dute joku-modua bezala hartzen, zuk eginarazi behar duzulako. "Hardcorea" bezala da, baina, mina hartzen baduzu urrezko sagarrekin, "Notch-en" sagarrarekin[2] eta osasunezko edabeekin bakarrik berreskuratu ahal izango duzu. "Hardcore" mundu batean sartu eta /gamerule natural regeneration false jartzen baduzu lortuko duzu joku modalitatea.
Minecraft-eko Mundua
Mundua kuboz osatuta dago bakoitza propietate eta erabilera ezberdinekin. Legarra eta area izan ezik kuboak ez daude grabitatearen menpe. 16x16 pixeleko texturekin kubo bakoitzeko alde batean adierazten da ze bloke den.
Mapa, ingurugiroa, ausazkoa da. Mundua 16x16ko ataletan, "chunks"-etan kargatu egiten da ordenagailua jokoa irekitzerakoan ez gainkargatzeko hainbeste informazio batera jasotzean mundua praktikan (60x10⁶x60x10⁶ kubo baitira) infinitua baita maparen zati berri batera iristen denean pertsonaia bere inguruko 400 chunk-ak sortzen dira.[3] Mundua biometan banatzen da: Basoa, desertua, lautada, taiga, perretxiko irla, padura,zerua, ozeanoa, infernua(dimentsio bat bere baitan), lautada izoztua, oihana, "end"-a (dimentsio bat bere baitan) eta mendi extremoak. Bakoitza egitura eta ezaugarri ezberdinak dituelarik. 1.7 bertsioetan beste bioma batzuk ere atera dira hauek dira batzuk: sabana, baso itxia, mesa, izotz punten lautada, elurdun taiga eta mega taiga dire horietako aipagarrienak.[4]
Mundu honetan hainbat entitate daude, bi motatakoak:
- Pasiboak: Behi, txerria, saguzarra, ardia, txerri zombiak, behi-perretxikoak, katua, txipiroia, herritarra, oiloa, txakurra[5], untxia, astoa, zaldia, zaldi zonbia, zaldi eskeletoa,
- Neutralak: Otxoa, llama, armiarma (gauetan erasotzailea), zombi txerria
- Erasotzaileak: Enderman-a, Sorgina, eskeletoa, creeper-a, zombie-a, herritar zombie-a, zombi umea, ghast-a, wither eskeletoa, slime-a, magma kuboa, zilar-arraina, armiarma (egunetan neutrala) , armiarma pozointsua, blaze-a [6], amaierako dragoia (Jean izenekoa), "Wither" nagusia, "Guardian"-a, "Elder guardiana", eskeleto "Jokiea" (eskeleto bat armiarma baten gainean) "Chicken Jokiea" (zonbi umea oilo baten gainean)
Hizkuntza
Minecraft-en Java bertsioa 60 hizkuntza baino gehiagotan dago erabilgarri eta horien artean euskara ere aurki dezakegu.
Bertsioak
Minecraft-en bertsio asko egon dira, berriena 1.20.49-a da, baina optimizazio aldetik komunitateak "optifine" bertsio bat sortu du, bertsio honek jokoa askoz hobeago optimizatzen du, horrela, errazago jolasten.
Modifikazioak ere egon dira, komunitateak egindako edukia sartzeko, "Forge" edo "Fabric" bertsioak daude.
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20130510072535/http://www.minecraftwiki.net/wiki/Game_Modes#Game_modes%7CJoko modalitatei buruzko informazioa duen minecraftren wiki ofizialeko orrrialdea
- .
- http://www.minecraftwiki.net/wiki/World Minecrafteko mapari eta bere sorrerari buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialeko orrialdea
- http://www.minecraftwiki.net/wiki/Biome Biomei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean
- http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Passive Entitate pasiboei buruzko orrialdea minecraft-ren wiki ofizialean
- http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Hostile Entitate erasotzailei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean